ELA Sindikatua.- Otsailak 27 goizeko 10:00etan, negoziaketa bilera eduki dugu Artaleku eta Azken Portu polikiroldegietako langileen ordezkariek eta BPX enpresako ordezkariek.
Bilerara iritsia arte, ez genekien zein izango zen enpresaren kontraproposamena, nahiz eta aurrez bidaltzea eskatu genien.
Otsailak 22an edukitako bileran, langileen eskariei ezetz esan zien enpresak, eta 27ko bilerara zitatu gintuzten.
Tamalez, edukirik gabeko bilera bat izan da. Enpresak proposatzen duen guztia 2 urte barrurako da. Soilik 2023rako 0,5% eta 2024 0,5% igora bat. Beraz, praktikoki, langileak beste bi urtez izoztuta uzteko proposamena jaso dugu. Eta negoziaketa hasiko genuke beti ere greba bertan behera utziko bagenu, hau da, hemendik 2 urtera negoziatu baina ez dadila ikusarazi langileen artean dagoen ezin egona.
Ez da inondik inora onargarria. Azpikontraten jokoan, berriro tartean langileak harrapatuta. Lizitazioaren aurretik zegoen enpresak esan zuen ez zuela negoziatuko berak zerbitzua utzi egin behar zuelako. Sartzen denak esaten du berak ez duela negoziatuko bera baldintza determinatu batzuetan sartu zelako eta bere mozkinak ez dituelako jokoan jarriko. Eta bitartean langileak erdian.
Ez gaude tenis partida batean ikusle pasibo izateko prest. Parte hartu nahi dugu negoziaketa hontan agente aktibo bezala eta horregatik, otsailaren 28an Bidasoa Irun eskubaloi taldeak Skanderborg-Aarhus taldearen aurka duen partidaren aurretik kontzentrazio bat egingo dugu 20:00etatik aurrera, eta martxoak 2-3-4-5ean greba deialdia dugu.
- Egutegia
- 79 irakurketak
- Castellano