ONEKA Euskal Emakume Pentsionisten Plataforma.- Martxoaren 8a, Emakume Langilearen Naziloarteko Eguna, pentsioen eta bizitza duin baten alde eta emakume pentsiodunen prekarietatearen aurka, emakume langileak etxetik kanpo edo etxean, ordainsaririk gabe, eskubiderik gabe, gure borrokan zita bat gehiago da.
Honaino iristea posible egin diguten emakume guztiak gogoratzen ditugu. Gogoan ditugu gure amatxoak, gure amamak, gure arbasoak, lanean gau ta egun ibilitakoak. Onarpenik eta jabetza propiorik gabe.
Emakume langileak, pentsiodunak eta prekarioak, gizon eta emakumeen arteko soldaten eta pentsioen arrakala handiaren aurka borrokatzen dugu, soldata ezberdintasunak pentsivengan ere islatzen direlako. Etxeko eta zaintza lanen ikusezintasunaren aurka borrokatzen dugu. Osasun sistema publikoen pribatizazioaren aurka borrokatzen dugu, osasun hutsunearen aurka, indarkeria matxista eta patriarkalaren eta indarkeria instituzionalaren aurka. Eskoletan hezkuntza berdintasunaren alde borrokatzen dugu, non hezkuntza eredu patriarkal eta androzentrista nagusitzen jarraitzen bait du, emakumeen ekarpen historikoak alde batera utzirik.
Hezkuntzan, osasunean, gizarte zerbitzuetan eta mendekotasunean gertatzen diren murrizketak gure lanaren eta denboraren kontura egiten direlako, borrokatzen dugu.
Feminismoak pertsonen bizitza modu eraginkorrean eraldatzeko gai den iraultza sozial bakarra bultzatu zuen.
Emakumeen gizarte eta lan baldintzen aldaketa berdinzale, erreal eta absolutu baten alde gaude, edozein jatorritako indarkeriarik gabe.
Emakumeok gelditzen bagara, dena gelditzen da, dena.
Kalean ikusiko gara! Emakumeen zapalkuntzaren aurka! miseriasko pentsioen aurka! Borroka da bide bakarra! Emakume helduak eta emakume gazteak, elkarrekin borroka feministan!
- Egutegia
- 85 irakurketak
- Castellano