ELA Sindikatua.- Elai Serbitzuak S.L. enpresako langileek (Hondarribiko udaletxean lorazaintza azpikntrata) 3 egunetako greba hasi dute gaur, martxoak 23 arte iraungo duena.
Hitzarmen propioa negoziatzeko egin diren saiakera guztiek porrot egin dute, eta beste irtenbiderik ez da gelditu.
Enpresak negoziaketa luzatu eta luzatu besterik ez du egin, mahaiean edukirik jarri gabe. Argi ta garbi esan zuten kontratua indarrean dagoen bitartean ez dutela beren mozkinik galduko, eta horrek egoera zaildu besterik ez du egin.
Langileak tinko daude, eta Elai Serbitzuak enpresak Hernanin duen pabiloiean kontzentrazioa egingo dute 11:30etan.
- Egutegia
- 77 irakurketak
- Castellano