Irungo familia-mediku bakoitzak, batez beste, 1535 erabiltzaile artatzen ditu

Manifestación Plataforma Bidasoa

Osasun Bidasoa Plataforma.- Berriki, Irungo anbulatorioei esleitutako biztanleriari buruzko datuak argitaratu dira. Argitaratutako txostenean esaten da mediku bakoitzak 1302 erabiltzaile artatzen dituela. Gure ustez, informazioak irudi faltsua ematen du, eta ez dator bat asistentziaren errealitatearekin, haurren eta helduen datuak nahasten baititu.

2023ko apirilean eguneratutako datuekin, Irungo familia-mediku bakoitzak, batez beste, 1535 herritar artatzen ditu, eta pediatra bakoitzak, batez beste, 868 haur. Asistentzia-kalitate ona ziurtatzeko, familia-medikuek 1200 eta 1500 erabiltzaile artean artatu behar dituztela ezarrita dago, inoiz ere ez 1500 baino gehiago. Hala ere, pediatrien kupoak 800 eta 1000 haur artean ezarrita dago. Gure ustez, mediku bakoitzak 1302 erabiltzaile artatzen dituela baieztatzeak, familia-medikuntzaren eta pediatriaren arteko aldeak kontuan hartu gabe, datuak desitxuratzen ditu, asistentzia-presio baxuaren irudi faltsua emanez.

Irungo 2 anbulatorioek 68.786 herritar artatzen dituzte. Irungo 63.000 biztanleez gain, 5.000 baino gehiago mugaz gaindiko erabiltzaile edo 3 hilabete baino gehiagoz aldi baterako lekualdatu direnak sartzen dira. Ez dira zenbatzen 3 hilabete baino gutxiagoko desplazatuak. Horrek esan nahi du, Irun mugako hiria denez, lan-karga osagarria sortzen duten iragaitzazko bidarien kopuru handi bat ez dela zenbatzen baliabideak esleitzerakoan.

Kontsultarako tokirik ez izateak eta Irungo familia-medikuei esleitutako erabiltzaile gehiegizko kopuruak egiturazko defizita dakarte. Horrek eragina du herritarrei ematen zaien arretaren kalitatean.

Osasun Bidasoa Plataformak Osasun Sailari eskatzen dio Oinaurren hirugarren osasun-zentroa berehala eraiki dezala, gaur egun herritarrei eskaintzen zaien arreta hobetu ahal izateko, medikuntzako, erizaintzako eta administrazioko profesional berriak kontratatzeko aukera emanez.

Etiquetas: