ELAI SERBITZUAK S.L. ko langileek greba irailak 20 arte luzatuko dute

img

ELA Sindikatua.- Hondarribiko udalaren azpikontratatako langileek greba irailak 20 arte luzatuko dute. 68 greba egun bete dituzte lorezainek, eta enpresaren aldetik mo¡ugimendurik ez dagoela ikusita, borrokan jarraitzea beste alternatibarik ez dagoela iritzi dute.

Atzo, enpresak Hernanin duen egoitzaren parean egin zuten manifestaldia. Greba egunak pilatuz doaz, eta enpresaren erantzunik ez dute jaso.

Udalari ere dei egiten diote. Gobernu aldaketa eman da, eta lorezainek, “aldaketarik” ez dute ikusi. Azpikontrata presionatzen hasteko garaia badute, izan ere, azken 3 hilabeteetan, Hondarribik ez du lorezaintza zerbitzurik eduki, eta dirudienez, udara berdin pasako dute.

Irailerako belarra aski hazita egongo dela aurreikus daiteke beraz.

Etiquetas: