Abenduaren 6an, krisia eta herri mugimenduei buruz dokumentala eta hitzaldia Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiarekin Hazian

Hazia Kultur Elkarteak, abenduaren 6an, krisia eta herri mugimenduei buruz dokumental baten emanaldia eta hitzaldia Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiarekin antolatu ditu.

Egitaraua 19:00tan hasiko da "Cosido con alambres" dokumental emanaldiarekin. Dokumentala Argentinako korralitoari buruz datza eta Félix Martín Cámara irundarra ekoizpenean eta errealizazioan aritu da lanean.

Cosido con alambres”ek atzo, gaur eta biharri buruzko erreflesio eta iritziak aurkezten dizkigu. Aditu eta analisiaren “guru”engana jo gabe, bizirik irauteko, eta batzutan bestelako etorkizuna eraikitzeko borrokan dabilen jendearengana hurbiltzen gaitu. Margolari punk baten indibidualtasunetik, “Prensa Madre”ren arduradunaren ikuspuntu kolektiboago batera. Antzerkilariak, osasun olerkariak, auzo ekintzaleak edo ta artista agitatzaileak. Hamalau urtetako rokeroetatik, hirurogeitamarreko esperientziadun gizonetara. “Clarín”en erreportari grafikoa, “Villa20”an lan egiten duten erakundeen militanteak, “Página12”ren ekonomia arloko erredaktorea...

Ondoren, "Euskal Herritik alternatibak" izenburupean hitzaldia egongo da Ainhoa Etxaide LABeko idazkari nagusiaren partehartzearekin. Bertan lanaren banaketa, lanaldiaren murrizketa, enplegu publikoaren sustengua, jubilizazio adinaren murrizketa, enplegu duin eta kalitatezkoa izateko eskubidea, lan erreforma, prestazio sozialak, eskubide sozialen karta, ... gaiak jorratuko dira.

Dokumental emanaldia eta hitzaldia abenduaren 6an, 19:00tan Hazia kultur elkartean (Peña kalea, 8) burutuko dira.

Etiquetas: