Irungo Emakumeen Etxeak A-25eko ekitaldiekin bat egiteko deia egin du

Acto homenaje a las víctimas de violencia machista

Irungo Emakumeen Etxea.- Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna Irungo Emakumeen Etxea elkartetik honako hau gogoratu nahi dugu.

Azaroaren 25ean, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko egunean, emakumeok emakume izate hutsagatik pairatzen ditugun egoera guzti-guztiak gogora ekarriko ditugu, baita salatu eta baloratu ere. Indarkeria matxista patriarkatuaren kulturak gure bizitzetan sortzen dituen desberdintasun guztien adierazpen gorena da, eta desagertu beharrean, gora doa etengabe.

Hil dituzten gure kideak gogoratu nahi ditugu berriro, baita erasotuak eta jazarriak ere.Berriro ekarriko dugu gogora berdintasunaren aldeko borrokan batasuna, hezkuntza eta konpromisoa direla bidea. Berriro ekarriko dugu gogora aurrera egin ahal izateko, modu bakarra gizonak eta emakumeak elkarrekin ibiltzea dela, gizonekiko konpromisoa funtsezkoa delako. Erakundeen konpromisoa eta haien babes zintzoa eskatuko dugu berriro.

Ondorioz, Irungo herritar guztiei eskatzen diegu mobilizatzeko eta bat egiteko bai elkarte feministek

bai erakundeek egun horretan egingo dituzten deiekin; izan ere, lankidetzak eta guztion batasunak bakarrik lortuko dute emakumeok jasaten ari garen indarkeriaren espiral gaizto honetatik irtetea.

Etiquetas: