EHPMko Emakumeak.- Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak eta Miren Josune Irabain erakundeko idazkari nagusiak harrera egin diete Pentsiodunen Mugimenduko Emakumeen ordezkari bati.
Bilera horretan, Pentsiodunen Mugimenduko emakume gisa egiten ari diren prozesuaren berri eman Zzaie. Eta Zzaintzari buruzko dekalogoa eman zaie. Dekalogoa eztabaida eta hausnarketa prozesu luze baten ondoren egin da. Dokumentu hori joan den urrian Bergaran egindako HFmakume Pentsiodunen IIL Batzarrean eztabaidatu eta onartu zen.
Lankide pentsiodunek azpimarratu dute Emakunderen harrera oso adeitsua izan dela, eta argi utzi dutela zaintza-sistema bidezko, unibertsal eta publiko baten beharra, non premia gehien eta baliabide gutxien duten pertsonek lehentasuna izango duten edozein motatako zainketen inguruko politikak diseinatzerakoan.
Era berean, eskatu Zaie erakundeak eta gobernuak ahalegin bat egin dezatela adineko emakumeak ¡kusarazteko, zahartzaroan eta mendekotasun-egoeretan desberdintasun handienak jasaten jarraitzen duten kolektibo gisa.
Emakundeko ordezkariek eskerrak eman dituzte ekarpenengatik, eta elkarrekin hausnartzen eta lanean jarraitzeko prest agertu dira.
Lankideek jakinarazi dute datorren martxoaren San zaintzak izango direla beren aldarrikapenen ardatz nagusia.