Hondakin organikoen bilketaren lehehengo datuen aurrean EH BILDU-ren oharra

kartelaIrungo EH Bildu.- Txingudi mankomonitatean hondakin organikoaren bilketa maiatzean hasi zenetik lehenengo datuak argitaratu dituzte lehenedakari eta lehendakariordeak. Beraien balorazioa positiboa izan da, parte hartze eta bilketa handiagoa lortu delako.

Ez genuke ahaztu nahi, eskualdean 2011 urtean jarritako proiketu pilotuan izena emandako etxebizitzen erdiak ez zuela hondakin organikoa bereizten jarraitu. Herritarren borondatea eta kolaborazioari administrazioaren esfortzua gehitu behar diogu halakorik gerta ez dadin.

Abian jarritako bidean jarraitu behar dugu, hondakinen berziklatze tasa handitzen, ahalik eta frakzioa gehien bereizirik biltzen,…. Egokia da noski, edukiontzi marroiak edukiontzi “isleta” guztietara zabaltzea, herriatrrei erraztasuna ematea bait da. Baina administrazioak badu zeregin bat, eskualdean ditugun edukiontzi berdeak, errefusa biltzeko erabiltzen direnak, erretiratzen hasi behar du, hori da eman beharreko hurrengo urratsa.

Orain arte herritarrek sortzen duten hondakinetaz aritu gara baina ezin ditugu ahaztu sortzaile handiak; tabernak, jatetxeak, dendak, enpresak…. Hauek sortzen duten hondakinak gaika biltzearekin guztiok ditugun helburuak lortze bidean jarriko ginake. Hemen lan handia dugu egiteko oraindik eta hauen hondakina biltzeko planteamendua lehenebailehen aurkeztu beharra dauka mankomuniatateak.

Bukatzeko, EH Bilduk,  errauskailua gelditzeko edo/eta ez eraikitzeko egindako esfortzua eta lana eskertu nahi die eskualdeko honetako herritarrei. ZORIONAK!!!!!

Etiquetas: