Irungo Mercadonak ELAko ordezkari bat kaleratu du

Mercadona

ELA Sindikatua.- Mercadonaren jarrera antisinkala salatu du ELAk, eta Irungoa kasu isolatu bat ez dela gogorarazi. Ostegunean, ekainaren 6an, elkarretaratzea egingo dute langileek Irunen.

Irungo Mercadonak ELAko ordezkari sindikala kaleratu zuen pasa den astean. Langilea bajan izan da, eta enpresak baja iruzurra dela egotzi dio eta dizplina arazoak eta borondate falta egozten dizkio. Argudio horien oinarri falta ikusita, ELAk salaketa aurkeztuko du epaitegietan.

Aldez aurretik lanpostua uzteko eskaintza egin zion Mercadonak 46 urteko langileari.

Honek ezezkoa eman ostean etorri da kaleratzea, inolako funtsik ez dituen argudioekin.

ELAk urteak daramatza Mercadonaren jarrera antisindikala salatzen. Gogora dezagun urrian Nafarroako Gobernuak 7.500 euroko isuna jarri ziola Mercadonari langileen duintasuna urratzeagatik. 20l19an, Gasteizko Lan Arloko epaitegiak Mercadona kondenatu zuen ELAko ordezkari bati osagarri bat ez ordaintzeagatik, jokabide antisindikala izan zuela iritzita. Ondorioz, Mercadonak 3.550 euro ordaindu zizkion langileari. Adibibide batzuk besterik ez dira, beste hainbat salaketa egin ditu sindikatuak, eta erakusten dute Irungoa ez dela kasu isolatu bat.

Mercadonaren enpresa politika jazarpenean oinarritzen da: funtzio sindikalak aurrera eramateko zailtasunak ipintzen ditu, baita langileei informazioa trasmititzeko oztopoak, kontziliaketarako trabak, egutegi aldaketak, jarrera eta tratu desegokia enkargatuen aldetik ere, eta abar luze bat.

Hori dela eta, ELAk behin baino gehiagotan salatu du Mercadonaren jarrera antisindikala bai enpresaren aurrean, bai lan ikuskaritzan, bai epaitegietan. Nahiz eta lan ikuskaritzako adierazpenak enpresaren kontrakoak izan eta ELAk epaitegietan sententziak irabazi, enpresak ez du bere jarrera aldatu. Irungo plantillak sufritzen duena horren adibide da.

Hori guztia salatzeko, ostegunean, ekainak 6an, goizeko 11:00etan elkarretaratzea egingo dute langileek. Kaleratutako langilea ere bertan izango da, eta medioel zuzenean emango die bere lekukotasuna.

Etiquetas: