Eskuin muturraren aurkako mobilizazioa larunbat honetan Baionan

Manifestazioa Baionan 2024ko ekainaren 15ean. Argazkia: Naiz.eus. Guilleme Fauveau

Bagera-Nous sommes.- Emmanuel MACRONek deitutako hauteskunde legegileak hurbildu ahala, eskuin muturreko indarren aurkako mobilizazio orokorraren garaia iritsi da.

  • RNk sistematikoki kontra egiten dielako emazteen aldeko neurri guztiei (abortatzeko eskubidea, bortxaketaren definizio komun baterako Europa mailako legea...)
  • Izan ere, eskuin muturrak dominazioa eta bere aliatuak, kapital handia eta patriarkatua ditu baliotzat,
  • izan ere, gutxiengo guztien eskubideak (emazteak, LGBTQIA+, migratzaileak, arrazializatu pertsonak), guztiz bermatuta ez egon arren, arriskuan daude eskuin muturreko indarrak boterera iristen badira.

Elkartu gaitezen diskriminazioari uko egiten dion jendarte berdinzaleago baten alde, indarrak bata ditzagun larunbat honetan, ekainaren 22an, Baionan, Intersindikalaren deialdiaren aitzinean, Santa Ursula Plazan 11:00etan.

Beste gertakari batzuen berri emateko aprobetxatzen dugu:

  • Elgarretaratze bat antolatzen du CGTk, ostegun arratsaldero, 18:00etan, Hendaiako Errepublika plazan, faxismoaren aurka,
  • 200 erakundek baino gehiagok mobilizatzea erabaki dute, #AlertaFeministak mugimendua sortuz, eta igande honetan, ekainaren 23an, alerta feministak joko dituzte Frantzia osoan, ekainaren 30ean eta uztailaren 7an eskuin muturrari eraso egiteko eta denon emantzipazioa eta askatasuna ahalbidetuko duen etorkizun baten alde masiboki bozkatzeko. (Gaur egun ez da ekintza antolaturik departamenduan)
  • Les BASCOS elkarteak harrotasun eguna proposatzen du ekainaren 29an, larunbata, Miarritzen, tolerantziaren eta eskubide berdintasunaren aldeko militatzeko modu bat.

Elkarrekin, esan dezagun ezetz beldurrari eta diskriminazioari. Beste mundu bat posible da, gure esku dago hori gerta dadin borrokatzea.

Etiquetas: