Erakusketa: Palestina Garraxika

Non: 
Kabigorri, Peña Kalea. Irun-Mosku
Data: 
Osteguna, Uztaila 11, 2024 - 19:30 -tik Larunbata, Abuztua 3, 2024 - 23:30 -ra

Kartela

Denok entzun dugu Palestina eta Israelen arteko gatazkaren berri, azken egunetan bereziki, hedabide guztietan ditugu zuzeneko irudiak ikusgai.

Eta orain, inoiz baino gehiago nabari da Israelek zer egiten ari den palestinar herriaren aurka, zapalketa uka ezina da gaur egun, baina, benetan ezagutzen dugu Israelek egin duena? Zenbat denbora darama egoera honek?

Azken urteetan palestinarrek jasan behar izan dutena ulertzea eta egoeraren oinarriak nondik datozen ondo laburtzea zaia da, baina beraien lekuan jartzen saiatzen zarenean dena ulerterrazagoa egiten da. Beraz, erakusketa xume honekin palestinarren larruan jartzea saiatu gara, azken urteetako beraien egunerokoa islatu eta ezagutarazteko asmoz, zati txiki batean bada ere, ezinezkoa delako palestinarren sentimena guztiz ulertzea norberak bizitu arte.

Palestinarren samina nondik datorren eta jasan beharrekoa ezagutarazteko Hainbat argazki egongo dira ikusgai erakusketa honetan, eta bereziki, ez azken egunetakoak, ezin dugulako ahaztu kontu hau ez dela batere berria. Une honetan bortitzagoa dirudien arren, urteak atzera hasi ziren sarraski honekin Israeldarrak, modu berdinean, baina Palestinar herriak beste behin beraien lurra defendatzen jarraitzen dute, orain arte egin duten bezala, Ibaitik itsasora aske izan arte, dakartzan ondorio guztiei aurre eginez.

Modu berean, Ostegunetan zenbait proiekzio egongo dira ikusgai, argazki erakusketa dagoen bitartean, gatazkaren historia, palestinarren bizimodua, jasan behar dituzten bortizkeriak eta gatazkaren inguruan daukaten ikuspuntuak ezagutzen lagunduko dizutena, lehenengo eskutik, bertatik, Palestinatik.

Datozen asteetan 3 dokumental izango dira guztira, guztiak 19:30tan hasita:

  • Promesas (18 Julio)
  • 5 Camaras rotas (25 Julio)
  • Bajo ocupacion (1 Agosto)

Etiquetak: