Merkal Calzadoseko langileek greba mugagabean jarraitzen dute

Merkal Calzadoseko langileak

ELA Sindikatua.- Gipuzkoako Merkal Calzados enpresan 50 langile inguru daude eta ELA Sindikatuko komitea dute 5 ordezkarirekin.

Aurreko urtean hitzarmen propioa negoziatzeko hurratsak ematen hasi ziren, ikusirik hitzarmen sektoriala 2009tik berritu gabe dagoela eta haien akordio propioaren indarraldia 2019an bukatu zela. Asanbladak egin, bozkatu eta plataforma eratu zuten. Zoritxarrez enpresak jarrera pasiboa izan du bederatzi hilabete hauetan.

Ekintza ezberdinak burutu dituzte; elkarretaratzeak, antzerkiak, sinadura bilketak, kotxe karabanak, eta azkenik grebak. Greba mugagabea hasi eta hiru hilabeteren ondoren lortu dute enpresa berriz ere eseriaraztea. Enpresak oraindik ere ez du planteamendu zehatzik egin prozesu honek luze jo duen arren. Mobilizazioen intentsifikatzeak ekarri du bilera berri baten proposamena.

Langileek argi daukate mobilizazioa dela bide bakarra.

Horregatik, elkarretaratze deialdi zabala egingo dute hurrengo asteartean, irailak 17 goizeko 12:00etan Txingudi merkatal zentroko denda aurrean.

Etiquetas: