2024ko urriaren 1a, Adineko Pertsonen Nazioarteko Eguna eskubideak ez dira adinarekin iraungitzen

Manifestazioaren unea

EHPM-. Adineko pertsona guztiok eskubidea dugu bizi-baldintza dinak, pentsio publiko nahikoak, zerbitzu publiko unibertsalak eta etxebizitza osasungarriak izateko. Erabaki nahi dugu nola bizi nahi dugun, nola izan nahi dugun zainduak guk geure burua zaindu ezin dugunean, baita nola hil nahi dugun ere.

Euskal Herrian kezka bandia dogo pertsona nagusi ahulenek bizi duten egoeraz. Horietako asko asistentziazentroen eta etxez etxeko laguntzazerbitzuen erabiltzaileak dira, gutxieneko pentsio ziztrinak nahikoak ez direlako eta oinarrizko zerbitzu publikoetan gero eta murrizketa gehiago, pribatizazio handiagoa eta prezio garestiagoak daudelako.

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako egoiliarren senitartekoen elkarteek, Pentsiodunen Mugimenduarekin batera, salatu egin nahi dugu Euskal Herriko adinekoen kolektiboaren errealitatea oso urrun dagoela Foru Aldundien eta Gobernuaren hotsandiko diskurtsoetatik.

Indarrean dagoen legediaren aplikazioak eta azken urteotako murrizketek ez dituzte betetzen ez zerbitzuen gizarte-eskaria, ez erabiltzaileen eta langileen beharrizanak.

Sektore soziosanitarioa sektore feminizatua da. Llangile gehienak emakumeak dira, baldintza kaskar eta lotsagarrietan lan egiten dutenak.

Administrazioen pribatizazio eta ekonomizismo asmoek negozio eio irabazi-asmoen eredu bat ekarri dute, errentagarritasun ekonomikoa Bilatzen duten merkataritza-irizpideetan oinarrituta.

Koordinazio soziosanitarioaren falta salatzen dugu, eta egoitza-zentroetan unitate soziologeriatrikoak eta soziosanitarioak derrigortzea ezkatzen dugu. Prozesu- eta emaitza-irizpide argiak dituen kalitate-eredu bat eskatzen dugu, baita egoiliarren banakako arreta-planak ere, nahitaez bete beharrekoak, ez gomendioak.

Administrazioei eitzen degu beste alde batera begiratzeari uzteko, eta, elkarrizketaren eta gizarte-eragileen parte-hartzearekin batera, zaintza publiko unibertsal, hurbil, duin eta kalitatezkoaren eredua bultzatzeko

Pentsio publiko duin eta nahikoak eskatzen ditugu, pertsona guztiok bizibaldintza duinak izan ditzagun.

Arrazoi hauengatik guztiengatik, irailaren 30ean kalera irten gara Euskal Herriko lau hiriburuetan eta hainbat berritan, Eta honela jarraituko dugu geure helburuak lortu arte.

Etiquetas: 

 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.