Nik neure nia dantzatzen dut

Bagera Nous Sommes

Bagera-Nous sommes.- Emazteei eskainitako azken bi tailerretarako plazak geratzen zaizkigu oraindik, benetan pena... Ez izan zalantzarik eta zatoz emazteen gorputza aztertzen duen proiektu batean parte hartzera, dantza ahalduntzeko eta eraldatzeko tresna gisa erabiliz.

Oroigarri gisa, MENULIS konpainiak "Nik neure nia dantzatzen dut" proiektuarekin eta Bagera Nous Sommes elkarteak 2 tailer proposatzen dizkizuete (tailer bat dagoeneko egin da). Horren helburu nagusia gorputz-adierazpeneko espazio seguruak birsortzea da, parte-hartzaileei adierazteko, sendatzeko, beren buruekin konektatzeko eta, azkenik, ahalduntzeko bide bakarra eskaintzeko.

Dantza adierazpen sortzaile eta terapeutiko gisa erabiltzea trauma arintzeko, zauri emozionalak sendatzeko eta erresilientzia garatzeko, eguneroko erronkei modu berri eta positibo batean aurre egiteko.

Joana Milletek antolatzen ditu dantza garaikideko aldizkako saio hauek, zeinetan gorputz adierazpen egokitua eta ebolutiboa, inprobisazioaren bidezko sormena eta teknika lantzen diren.

Hemen dituzu DENENTZAT Gizarte Zentroan egingo diren tailer hauen datak, doan*

  • Urriaren 26an, larunbata, 9: 00etatik 13:00etara.
  • Azaroaren 29an, larunbata, 9: 00etatik 13:00etara, arratsaldeko 18:00etan edo 19:00etan restituzioa.

Zatoz zuretzat une bat hartzera, zure ongizate emozionalarentzat. Utz iezaiozu zeure gorputza onartzen eta ahalduntzen.

Parte hartzeko nahikoa da 3 tailerretan posta elektronikoz izena ematea: bagera.komunikazioa@gmail.com

Adi: 20 lagunentzako tokia dago!

* GIZARTE KOHESIORAKO ZUZENDARITZA NAGUSIAk diruz lagundutako proiektua. Emaztearen Eskubideen eta Emazteen eta Gizonen Berdintasunaren Departamentua

Etiquetas: