Igande Sasoik Kolon pasealekua kirolez beteko du oraingoan ere, emakumezkoen kirola sustatzeko

IGANDE SASOI

Parean elkartea.-Datorren igandean, urriak 20, Parean elkarteak, Irungo Udalarekin elkarlanean, bigarren aldiz antolatuko du KIROLA PAR (T) EKATUZ IGANDE SASOI, emakumeen kirola sustatzeko. Bertan, herriko klub ugarik parte hartuko dute, euren eskaintza erakutsiz eta hurbiltzen diren pertsona guztiei, haur zein helduei, euren kirola probatzeko aukera emanez.

Goizeko 10:30etik 13:30era eskubaloia, atletismoa, judoa, txirrindularitza, saskibaloia, skate surfa, arrauna, squash-a, boleibola, errugbia, xakea... eta beste hainbat kirol probatzeko aukera izango dugu Colon pasealekuan. Guztira 17 klubek parte hartuko dute: Bidasoa, Mariño Real Union, Txingudi eskubaloia, Santigotarrak, Txingudi Rugby taldea, Erroibide, Urgara Waterpolo taldea, Bidasoa Atletiko taldea, Mayumi judo y volley, Xake Bidasoa, Lur alai SQUASH taldea, Leka Enea mahai tenisa, C.C Irunes, Surk Teknika, Jaizubia Hipica eta Miren Gomez dantza estudioa.

Gainera, programa berezi bat prestatu dugu, goizean goiz, 10.30tan Emakumeak Zast programaren eskutik zunba klase bat izango dugu Kera elkartearekin batera. Ondoren, kirol egokituaren erakustaldi bat ere izango dugu Txingudi Eskubaloiaren eskutik. 12.00tan adineko pertsonentzako gimnasia klasea izango dugu Kirol Orientazio zerbitzuaren eskutik eta 12.45etan Miren Gomezekin mundu guztiari irekitako ballet fit erakustaldia egingo dugu.

Emakumeek gizonek baino presentzia txikiagoa dute kirolean, bai kantitateari bai ikusgarritasunari dagokienez. Egoera hori aldatzen saiatzeko, IGANDE SASOI honen bidez emakumeen kirola ikusarazteaz gain, Parean elkarteak Irungo kirol-klubek emakumeei zuzendutako kirol-eskaintza GIDA batean bildu du berriro.

Eta gure aldetik, herritar guztiak animatzea, batez ere neskatoak eta emakumeak, igande honetan Igande Sasoira etor daitezen eta gure eskualdean dugun kirol aukera zabala proba dezaten.

Etiquetas: