IRUNVIk bere "begikoak" zuloan erortzen utzi ditu

foto

Bidasoako Stop Kaleratzeaken.- Bidasoako Stop Kaleratzeaken NASIPA enpresaren porrotak eragin duen egoeraren berri jaso dugu. Enpresa honi egokitu zion Udalak Oinaurreko 92 etxebizitzen eraikuntza. 

Lehen pertsonan jakin dugu kasu partikular baten berri, zeini IRUNVItik ziurtatu zioten etxebizitzaren erosketaren gordetzea lortzeko eginiko ordainketa hirugarren pertsona bati saldutakoan itzuliko zitzaiola. 

Kutxabankek zubi kreditua eman zion, baina ez aldiz behin betikoa. Hori dela eta pertsona kaltetuak ezin izan dio etxebizitzaren erosketari aurre egin. Berak jarritako dirua eskatzerakoan Irunviko arduradun batek ziurtatu zion diru hori Irunviko Babes Ofizialeko Etxebizitzen eskatzaileen zerrendako titularrari etxebizitza hura eman bezain laster berreskuratuko zuela. 

Pertsona honek eta beste hainbatek euren bizitza hipotekatu dute egin ez den zerbitzu baten truke, IRUNGO UDALAk, IRUNVIk, KUTXABANKek eta NASIPAk bitartean haien zatia kobratu dutelarik. Horrez gain, NASIPAk, Irunvik ez ikusiarena egiten zuelarik, bi aldeek ordainduriko zubi kredituak sakelaratu ditu, hau da, ia 30 mila euro gehiago Babes Ofizialeko etxebizitza baten truke. Sinaturiko kontratua ez betetzeaz gain, zeinetan argi eta garbi azaltzen den bukaerako adjudikaziodunari eskriturak egin aurretik aipaturiko gordekina bueltatuko zaiola, bizirauteko edota beste etxebizitza bat erosteko diru hori ez dutenen kontura aberastu egin dira. 

Kasu honetan, eta gertatu direla dakigun beste zenbaitetan, non dago Babes Ofiziala? Zergatik inork ez zion NASIPAren porrot egoeraren berri eman pertsona honi halako konpromezua sinatu zuenean? Ez al da ba izango "Babes Ofiziala" izena besterik ez dela, inolako edukirik gabea?

Porrot egoerak eta hartzekodunen lehiaketak NASIPAri buruz dena esaten du. Baina Kutxabankek kapitala, interesak eta gainordainak kobratzean soilik pentsatzen al du? Eta Udalak, batez ere, ez al du inolako ardurarik bere hiritarrak euren kaudimena guztiz egizatatua beharko luketen baina ez duten enpresen esku jartzen baditu? 

Galdera hauei eta beste zenbaiti erantzuna aurkitzen diegun bitartean, gertaera batzuk argi daude: NASIPAk zulo bat sortu du eta etxebizitzak baldintza egokietan eman ez eta gainera pertsonak eta Irunviren bitartez Udala bera ere "marrazo atmosfera" batean nahasi ditu. Eta horrelakoetan ardura nagusia ezin da egoera hauen aurrean ezer gutxi egin dezaketen gizabanakoen gain jarri, baizik eta Babes Ofizialeko 92 etxebizitza hauek sustatu dituzten eta  PORCELANAS eta OINAURREko 2. faseko eraikuntzekin egoera berean beste hainbat irundar jarri nahi dituztenak egin behar dira erantzule. 

Irunvik NASIPAri 600 mila euroko abala gordetzen diola dakigularik, Jose Antonio Santano jaunari eta bera buru duen Irunvi udal-erakundeari berari, exijitzen diogu dagokien ardura hartuaz iruzurra jasan duten pertsonei eurek jarritako dirua itzul diezaien eta eginiko kudeaketa tamalgarriari buruzko beharrezko azalpenak eman ditzaten. 

Antzeko egoeran egon daiteken pertsona oro Kaleratzeak Stop-ekin harremanetan jar daila animatzen dugu 622 866 647 telefonoan, stopdesahucios@gmail.com emailaren bitartez edota Kale Nagusiko 5.ean dagoen Erletxean, ostegunero 11etatk ordubatetara. 

AHAL DA, BAINA EZ DUTE NAHI!!!


Etiquetas: