Atzo Irunen Arkaitz Bellon heriotza salatu zen

Atzo arratsaldean, San Juan plazan, "herriak ez du barkatuko" "Arkaitz gogoan zaitugu" lemapean hamarnaka lagunak Arkaitz Bellon euskal preso politikoaren heriotza salatzeko bildu ziren. Arkaitz asteazken arratsaldean Cadizeko Puerto I espetxeko ziega batean hil zen.

Gazte elorriotarrak 13 urte espetxean zeraman eta 2011tik zigorraren hiru laurdenak beteta eduki arren maiatzean ateratzekoa zen kalera.

Bihar larunbata, 17:30tan, Bellonen bizilagunek estatu espainola zein frantsesaren espetxe politika salatzeko manifestazio nazionala antolatu dute.

Etiquetas: