Irungo jai gunea herritik kanpo


Irungo EH Bildu.- Azken egun hauetan, udal gobernuak egindako adierazpen batek hiritar askoren kezka piztu du, Irungo jaitan Urdanibia plazan burutzen ziren kontzertuak, txosnekin batera FICOBA-ra eramatearen erabakiak hain zuzen ere. 

EH Bilduk, udal gobernuaren jokaera berriro ere salatu nahi du, beraien helburu bat bete bidean berau justifikatzeko argudioak erabili bai dituzte. Hala ere hau baina larriagoa da, ez tabernariekin, ez musika taldeekin ezta txosnak jartzeko eskaera egin ohi duten elkarteekin ez dutela hitz egin. Guzti hauek, albistea komunikabideen bitartez jaso dute. 

Udal gobernuak erabakia aldebakartasunez hartu du eta hori ezin daiteke onartu. Baina gaia ez da hemen amaitzen, gure udal taldea kultura eta obretako delegatu andereekin bildu egin zen aurrekoa asteazkenean, egiten zuten proposamena itxia zegoen edo ez jakiteko. Beraien aldetik hori hala ez zela adierazi ziguten biek hala biek eta gure aldetik, jarduera horiek plazan egin ahal izateko proposamenak aurkezteko asmoa genuela adierazi genien. Hara non,  hurrengo egunean, ostegunean, prentsaurreko batean erabakiaren berri eman zuten. Hau da udal gobernu honen funtzionatzeko modua, parte hartzailea eta gardena.

Hala ere, EH Bildutik oraindik ere ez ditugu ateak ixten eta proposamenak aurkezteko asmoak bere horretan mantentzen ditugu. Hau noski, tabernari, elkarte, eragile, musika taldeekin zein herritarrekin batera egiteko asmoa dugu. Horretarako, bilera zabal bat deituko dugu, guztion artean balizko proposamenak egiteko, baita ekarpenetarako tarte bat eta ondoren, udal gobernuari aurkezteko asmoa daukagu.

Uste dugu gauzak beste era batera egin behar direla eta egin daitezkeela ere erakutsi nahi dugu. 

Herriko jaiak herriarekin eta herrian egin behar ditugu!!!!!!!

Etiquetas: