1500 bidasotar erabakitzeko eskubidearen alde

Azkenaldi hontan, ekainaren 8an erabakitzeko eskubidearen alde Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakateari buruz asko hitz egiten ari da. Bertan, ehundaka bidasoatar egongo dira eta zuk ere parte har dezakezu.
Jarraian, Gure Esku Dago dinamika zer den eta gizakatean zein da gure eskualdearen zeregina azaltzen saiatuko gara.

Zer da Gure Esku Dago dinamika?
Gure esku dago Euskal Herrian erabakitzeko eskubidearen aldeko dinamika da, 2013ko ekainaren 8an hasi zena. Euskaldunon erabakitzearen eskubidearen alde herri aktibazioa eta atxikimendua lortzea duena hasierako helburu. Ezaugarria: anitza eta parte-hartzailea izatea, tokian tokiko ekimenei aterkia eskainiz.
Bi printzipio dauzka dinamikak: aniztasuna eta askotarikotasuna. Ezberdinen arteko gogo-kidetasuna bilatzea, ekintza bateratu eta eraginkorrerako jokaleku egoki eta erosoa sustatuz.
2014ko ekainaren 8an ekimen nagusia burutuko du Gure Esku Dago dinamikak:  Durango eta Iruñea elkartuko dituen gizakatea gauzatzea, 123 kilometrokoa, 50.000 lagunek osatuko luketena.

Irun eta Hondarribia
Gizakatea osatzeko Euskal Herriko herri eta eskualdeek metro batzuk dituzte betetzeko. Bidasoa eskualdeari 3 kilometro dagozkio. Hondarribiari 105. km Arakilen eta Iruni 106 eta 107. kmak Itzan. Guztira 1500 bidasotar behar dira eskutik oratuta. Lehenagotik, partaide bakoitzak bere herrian bere metroa erosi behar du.

Nola lortu metroak?
Gizakatean esku hartzeko, lehen, parte hartzaile bakoitzak bere metroa izan behar du. Irunen, hurrengo tokietan eskuragarri daude metroak:
 · Brasil bonboi dendan (Kolon pasealekua 62)
 · Erletxean (Kale Nagusia 5) -asteazkenetan 18:00tik 21:00tara eta larunbatetan 10:00tatik 12:00tara-
 · Sunbilla eta Hazia tabernetan
Metroak 5€ salgai daude.

Autobusak
Bertara joateko, nahi izanez gero, autobusak antolaturik daude bi aukera eskainiz:
 · Goizekoa: 9:30tan irteera eta 13:30tan itzulera, gizakatea bukatzen denean.
 · Egun osokoa: 9:30tan irteera eta 19:00tan itzulera, gizakatea bukatzerakoan Iruñean burutuko den jaialdian gozatzeko.
Autobus txartelak 10 € balio ditu eta metroak saltzen dituzten lekuetan lortu daitezke.

Hurrengo deialdiak
Gizakaterako izen emateei bultzada emaneko, larunbat hontan, maiatzak 10, Irungo Gure Esku Dago dinamikak mosaiko bat burutuko du eguerdian San Juan plazan.

Etiquetas: