2015 Urteko udal aurrekontuetarako udal gobernuak aurkeztutako prozesu parte hartzaileari Bildu Udal taldearen ekarpenak

argazkiaIrungo BILDU udal taldeak 2011 urtean abiatu zen azken agintaldi honetako urte hauetan herritarren parte hartzea bermatzeko proposamenak eta halako prozesuak aurrera eramateko konpromisoa eta bultzada eman du.

PSE-ren udal gobernuak aurrekontuak gizarteratzeko lehen urratsa 2012an eman zuen, azalpenerako eta informazioa emateko lehen bilera eginez. 2013an gauza bera egin zuen eta 2014 urte honetan, urrats bat gehiago ematera doa.
Azken bi hilabeteetan hau izan da gertatutakoa:

Abuztuak 8: Udal gobernuak, aurrekontuetarako prozesu parte hartzaile bat aurrera eramango duela ezagutzen dugu komunikabideen bitartez.

Abuztuak 27: EH Bilduk agerraldia egiten du informazioa komunikabideen bidez jaso duela salatzeko baita udal gobernuak ordura arte eramandako prozesu parte hartzaileen eredua salatzeko.

Irailak 12: Alkateak (Jose Antonio Santano) eta ogasun delegatuak (Miguel Angel Paez) prozesuaren inguruko pintzelada batzuk ematen dituzte, 1.500.000€partida izango dela baina metodologiaren inguruan ezer berririk ez.

Irailak 17: EH Bilduk komunikabideen bidez, berriro ere jokaera salatu, eta prozesua nolakoa izan beharko lukeen azaltzen du. Egun horretan bertan denbora asko itxaron gabe Ogasun delegatuak (Miguel Angel Paez) gure hitzei erantzun egiten dio.

Irailak 19: Egun honetan udaletxeko Ogasun batzordea informatiboa burutzen da eta bertan Bilduko ordezkariak hurrengo galdera luzatzen du:

  • Ba al du udal gobernuak, aurrekontuak egiteko aurrera eraman nahi duen prozesu parte hartzailearen inguruan komunikabideen bitartez emandako informazioa baina gehiago?
  • Delegatu jaunak hurrengoa erantzun egin zion: Oraindik ez dugu prozesuaren berririk baina eduki bezain laster informatu egingo zaizue udal taldeei. Zuen galderak metodologiari lotuak badaude ezin dugu ezer zehaztu. Ekarpenak egiteko aukera ere emango zaizue, udal gobernuaren proposamena izango da.

Irailak 22: Alkateak 1719 ebazpenaren bidez prozesua dinamizatuko duen enpresaren kontratazioa onartzen du.

Irailak 29: Alkateak bozeramaile bilera deitzen du eta bertan prozesuaren berri ematen dute. Egun horretan bertan arratsaldean Hiritar Foroari eta Oiasso 2000 auzo elkarteen federazioari prozesua aurkezten diete.

Irailak 30: Alkate jaunak, Ogasun delegatuarekin eta prozesua dinamizatzeko kontratatu den enpresako kide batekin prentsaurreko bidez prozesua azaltzen dute:

Udal gobernuak 2015 urteko aurrekontuetan aurrera eraman nahi duen prozesu parte hartzaileari BILDU udal taldeak hurrengo ekarpenak egin nahi dizkio:

  1. Lehenik eta behin, kontratatua izan den enpresari aurkezpena eta dokumentazio guztia elebitan aurkeztea. Talde politikoei pasa zaigun informazio gaztelera hutsean baitago.

  2. Hizkuntzen erabilerarekin lotuta, berma dadila bi hizkuntzen erabilera burutuko diren 5 bilera zabaletan, honetarako beharrezko baliabide edo bitartekoak jarriz.

  3. Alkateak hartzen duen paperari dagokionean, protagonismoa gehiegizkoa dela uste dugu. Horregatik, bileren metodologian lehen puntu bezala proposatzen den alkatearen sarrera “Alkatea Auzoetan” proiektuari lotua ez egotea eskatu nahi dugu. Uste dugu honek jada bilera modu batera edo bestera bideratzen duela eta hori desegokia dela deritzogu.

  4. Gure taldeak zalantza handiak ditu prozesu honekin. Horren aurrean hurrengo puntuak argitzea eskatu nahi dugu:
    1. Non, nola eta nork erabakitzen ditu herritarrek egindako proposamenak egingo diren ala ez?

    2. Eztabaidarako gunerik ez dagoela iruditzen zaigu. 5 bilera egingo badira ere, marko edo eremu bakoitzean agertzen diren proposamenak ez dira besteetan eztabaidatzen,  bilera batean parte hartu duen pertsona batek ez ditu baliabideak beste bileretan atera diren proposamenak ezagutzeko ezta horiek aurkezterakoan emandako argumentuak ere.

    3. Herritarrek bileretan beraien bozka eman ondoren zehazten duten bakarra ateratako proiektuen artean zeintzuk diren lehentasunezkoak da. Horren ondoren proposamen horiek bideragarritasun azterketa batera eramango direla esaten da baina ez da zehazten non, nola eta nork egiten duen azterketa hori. Horregatik gure taldeak, bideragarritasun azterketa hori egiteko markoa udaletxeko teknikoek eta bileretan parte hartu duten herritar boluntarioek osatzea eskatzen dugu, bertan aztertu dadin.

    4. Azken bozketarako prozedura ez dugu egokia denik ikusten. On-line bidez bozkatzeko aukera soilik ematea ez dela nahiko uste dugu. Gainera ez da zehazten zenbat proposamen bozka ditzakeen pertsona batek on-line bidez egiten den bozketan.

    5. Hori egin eta gero, zerrenda definitiboa bilera orokor batean aurkeztea eskatzen dugu, eman beharreko eztabaida emanez, egindako azterketaren ondorioak azaltzen eta azken bozka bertan egitea, azken zerrenda zein izango den erabakitzeko.

    6. Dagoen aurrekontuarekin amaitu arteko proiektuak aurrera eramango direla esan da. Bozka gehien eduki dituen proiektuak 1.300.000€-ko kostua badu hori bakarrik egingo litzake? Hori ekiditeko aukera dagoela uste dugu baina horretarako ezinbestekoa da “e” puntuan aipatutako bilera orokor hori. Bertan lehentasunak eta aurrekontuak kontuan harturik proposamen multzo batzuk egokiagoak izan daitezkeela uste dugu, horiek noski bilera orokor horretan zehaztuak.

    7. Egutegi zehatza ezagutzea ere eskatzen dugu. Bilerak noiz egingo dira zehaztua dagoen bakarra da eta. Zenbat denboraz egongo da On-line bozkatzeko aukera? Zenbat denbora beharko dute teknikoek azterketa egiteko?

  5. Prozesua horrela eginda, gure taldeak prozesu hau erabakitzailea izango litzakeela ulertuko luke, baina azken urratsa geratuko litzake, osoko bilkurako onarpena. Gure taldeak argi dauka herritarrei hitza eta erabaki eman ondoren hori errespetatu beharra dagoela eta horretarako ezinbesteko da udal talde guztiek prozesu honetatik ateratako ondoriok edo lehentasunak onartzea. Guzti hau prozesua abian jarri baina lehen egin behar dela uste dugu.


Jakinik prozesua hau hasteko denbora gutxi falta dela eta denbora gutxi eduki dugula aztertu eta ekarpenak egiteko, berau hasi baina lehen erantzuna jasotzea gustatuko litzaiguke.

Etiquetas: 

Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.