Aurrekoan Klink Elkartean egindako afari solidarioan jasotako 2.500 euroak Indiako umeentzat 56 bizikleta erosteko erabili dira. Horri esker eskolara joateko modua izango dute Madakasira lurraldeko Rolla eremuko ikasleek.
Klink Elkarteak urriaren 16an afari solidarioa antolatu zuen Vicente Ferrer fundazioaren alde, eta bertara 106 pertsona joan ziren (Hondarribikoak nahiz inguruko herrietakoak). Horien artean zeuden golf jokalaria eta Sport Mundiko burua den Txema Olazabal, Luis Txillida, Teresa Perales (22 domina paraolinpikoren irabazlea), Montxo Ferrer eta Jordi Folgado Ferrer (Fundaziokoak), eta Aitor Kerejeta Hondarribiko Alkatea.
Helburua urrutian zeuden herrixketako familia txiroetako neska-mutilei bizikletak ematea zen, ez baitute garraiorako baliabide ekonomikorik, hala bigarren hezkuntzako ikastetxera joan ahal izateko. Hala, bizikleta bakoitzaren batez besteko kostua 44,58 eurokoa zenez, 56 bizikleta lortu dira, eta horiek Madakasira lurraldeko 69 neska eta 52 mutilen onurarako izango dira.
Vicente Ferrer Fundazioak Euskadin duen Delegazioko ordezkariak, Xabier Oruetak, eskertu egin du Klin Elkarteak azaldu duen interes eta parte-hartzea. “Guztion artean, egunez egun, gizartea gizadi bihurtzea lortzen ari gara”, esan zuen amaitzeko.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1254 irakurketak
- Castellano