Energia aurrezteari eta ekologikoki eraginkorra den ekoizpenari buruzko lan saioa, elikagaien industriako enpresa txikiari eskainia

Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, energia aurreztearen eta ekologikogi eraginkorra den produkzioari buruzko lan saioa antolatu dute. Azaroaren 26an izango da, eta eskualdeko elikagaien industriako enpresei zuzendua dago.

Helburua enpresak sentsibilizatzea da, ekologikoki eraginkorra den ekoizpena martxan jartzeko. Horretarako, ingurumen ekintza hobetzeko eta kostuak murrizteko jarraibideak jasoko dituzte enpresek. Hori dela eta, emankortasuna handituko dute epe laburrean. Negozioaren jasangarritasunean ere eragingo dute, epe luzeari begira.

Sektoreko adituak biltzen dituen AZTI enpresako ordezkari batek zuzenduko du lan saioa, Prozesu Eraginkor eta Jasangarrien Unitateko koordinatzaileak, hain zuzen ere. Energia aurrezteko neurriak hartu dituzten sektoreko enpresa arrakastasuak aztertuko ditu. Lehengaien erabilera, urarena eta energiarena, hondakinen murriztea, teknologia garbien erabilera edo bigarren mailako produktuen balorea izango dira landuko diren gai nagusiak.

Irunen eta Hondarribian kokatuta dauden elikagaien sektoreko enpresa guztiei luzatuko zae deialdia. Ficobako lehen aretoan izango da lan saioa, goizeko 9:30etatik, 11:30etara. Izen ematea mugatua da, eta economia@bidasoa-activa.com helbidean edo 943 63 30 76 telefono zenbakian egin daiteke. Izen ematea doakoa da, Bidasoa Bizirik-ek eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzatutako ekintza delako.

Etiquetas: