1.go Asun Casasola Ipuin Motzen Lehiaketa

cabezeraAsun Casasola ipuin motzen lehiaketa antolatzearen ideia bi arrazoi nagusirengatik sortu da, alde batetik Txingudi Anti Sexista barruan gauden eragile ezberdinek emakumeon indarkeriaren kontrako kontzientziazioaren alde lan egitea ezinbestekoa dela uste dugulako eta bestalde memoria eta errekonozimenduarengatik.

Asun Casasola borroka eredu bat da, emakumeon kontrako bortizkeriarik gabeko gizarte baten alde borrokatzen duelako.

Nagore Laffage galdu genuenetik, Asunek bere familiari gertatutakoa berriz gerta ez dadin lanean aritu da eta oraindik ere dihardu; dokumentalean parte hartzen, mobilizatzen eta berdintasunaren alde dabiltzaten eragileen deietara erantzunez.

Lehiaketa honen bitartez, Txingudi Anti Sexista osatzen dugun eragileok, modu txiki batean bada ere, Asunek egindako lana goraipatu nahi dugu eta Nagoreren memoria bizirik mantendu, guztiok garelako Nagore.

Ipuin motzen gaia, “Indarkeria matxistatik askeak diren bizitzak “ izanen da.

16 urtetik gorako jendeari zuzentzen diogu lehiaketa, bi sailkapen egongo direlarik euskaraz eta gazteleraz, eta 3 hilabeteko epea eskaintzen dugu lanak aurkezteko.

Irabazlea aukeratzeko epaimahai zabala izango dugu, non besteak beste, Mertxe Tranche, Rosa Arburua, Alfonso Sastre, Eneritz Dueso eta Asun Casasola bera egongo diren. Sailkapen bakoitzeko irabazleari 300€-ko saria eskainiko zaio, material bale moduan.

Informazio gehiago: https://asuncasasolaipuinak.wordpress.com/

Esan bezala, lehiaketa honen helburua indarkeria matxistatik askeak diren bizitzak sustatzea da. Horretarako, azaroaren 25 a, emakumeon kontrako indarkeriaren kontrako eguna, aitzakia hartuta, genero indarkeria gaia lantzea proposatzen dugu baina ikuspuntu positibo batetik, hau da, genero indarkeria gainditzea litzateke gaia.

Guzti honekin, berdintasunean bizitzeko gizarte baten alde lan egitearen beharra helarazi nahi dugu.

GORA BORROKA FEMINISTA!

TAS (TXINGUDI ANTI SEXISTA)

Etiquetas: