Urte berriarekin batera hasi da 19.Korrikarako atzerako kontaketa. AEKek urtarrilaren 8an aurkeztu zuen aurtengo korrika kulturala, Donostian 2016ren egoitzan. Aurtengo Korrika martxoaren 19an abiatuko da Urepeletik eta 11egun beranduago amaituko da Bilbon.
Eskualdetik martxoaren 21an eta 22an igaroko da, asteburuan. Oiartzungo Gurutzetik iritsiko da Irunera martxoaren 21ean Lesakaruntz abiatzeko, eguerditik aurrera eta 22an berriz, Pausu eta Hendaia zeharkatu ondoren, Irun eta Hondarribia zeharkatu ondoren Lezotarrei pasako diegu lekukoa Gaintxurizketan, goizeko lehen orduetan.
Honen harira batzordeak egiteko deiak zabaltzen hasiak dira hamaika jarduera antolatu nahi dituztelako eta horretarako bi urtero legez, herriz herri batzordeak antolatzeari ekingo diote.
Batzar irekiak izango dira guztiak, “euskaltzale guztiok senti daitezen Korrikaren parte, denok senti gaitezen euskahaldun”. Lehendabiziko batzarra datorren asterako deitu dute Hondarribiko Zuloaga aretoan, ostiralean 16, arratsaldeko 17:00etan. Ondoren Irungoen txanda izango da, AEKko Euskaltegian, urtarrilaren 22an, osteguna arratsaldeko 7etan.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1332 irakurketak
- Castellano