2015. urteko sustapen ekintza onenari Argia Saria erabakitze eskubidearen aldeko Gure Esku Dago mugimenduari eman diogu. Euskaldunen gogoan geratuko da 2014ko ekainaren 8a, herriz herri 150.000 pertsonek batutako Durango eta Iruñea arteko giza katean etorkizuna erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuten eguna.