Hitzaldia: Etorkizuna duten lanbideak: enplegua lortzeko aukera bat

El Espaziok hitzaldia antolatuko du martxoaren 10ean, arratsaldeko bostetan. Laguntza behar duten pertsonen (adinekoen eta mendeko pertsonen) zaintzaren arloko profil profesionalen ingurukoa izango da. Egungo gizartearen joera demografikoei eta etorkizuneko beharrei buruzko informazioa eskainiko dute.

Miguel Leturia Matia Institutuko gerontologia adituak parte hartuko du ekimenean. Mendeko pertsonen zaintzaren arloak eskaintzen dituen aukera profesionalak azalduko ditu. Laguntzaile pertsonalak trebatzeko ikastaroaren bigarren edizioa ere aurkeztuko dute. Apirilaren 7an izango da ikastaroa, eta martxoaren 10etik 27ra egongo da izena emateko aukera.

Laguntzaile pertsonalak trebatzeko ikastaroa
Matxoaren 10eko hitzaldian aurkeztuko dituzte ikastaroaren edukiak. Langabezian egon arren, zaintzaren sektorearekin harreman motaren bat eduki duten pertsonei zuzenduta dago. Izan lan esperientziagatik, edo formazioa dela eta. Profil berri honetan gaitzeko aukera izango dute ikastaroan.

Praktika izango da nagusi ikastaroan. 85 ordu teoriko eta 200 praktiko egingo dituzte. Mendekotasun egoeran dagoen pertsona baten eguneroko bizitzan laguntza eskaintzeko formakuntza jasoko dute parte hartzaileek. Pertsona horien bizitza independentea sustatuko dute, autonomia pertsonala garatuz eta indartuz.

Joan den urtean egin zuten ikastaroaren lehen edizioa, eta hamabi parte hartzaile izan ziren. Azpimarratzekoa da horietako bederatzi sektorean lanean ari direla momentu honetan. Izen ematea www.elespazio.com web gunean egin daiteke.

Etiquetas: