Martxoko jarduerak El Espazion

El Espaziok 14 jarduera antolatu ditu martxorako. Jarduera hauek langabezian dauden eta enplegua bilatzen ari diren herritarrei zuzentzen zaie, baita lan egoera hobetu nahi duten langileei ere.

Tailerrak
Martxoan era guztietako jarduerak egongo dira. Hilaren 2an tailer bat hasi zen, lanbide eta bokazio orientazioari buruzkoa, gazteentzat. Martxoaren 10ean eta 24an negozio-plan bat egiteko jarraitu beharreko pausuei buruzko informazioa emango da.

Bestalde, martxoaren 24an eta 25ean, “Langileen Nazioarteko Mugikortasuna” (Italia, Portugal eta Frantzia) izeneko tailerra egingo da.  Lanari eta lanbideari buruzko informazioa trukatzeko saioa izango da, aipatutako herrialde horietako orientaziorako langile teknikoekin egingo den bideokonferentziaren bidez.

Martxoaren 25ean egingo den beste ekintzetako bat atzerritar gaien inguruko aholkularitza juridikoa izango da. Han informazioa ematen da Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezkoak diren izapideen inguruan: Bizitzeko eta lan egiteko baimenak, berritzeak, familia berrelkartzea, nazionalitatea eta  bitartekoak.

Martxoaren 26an “Norberaren hautagaitza, enpresen zerrendak lortzea”  izeneko tailerra emango da. Bertan azalduko dute nola hartu ahal diezun aurre enpresen kontratazio-beharrei nola jarri haiekin harremanetan zuzenean.  Enpresa espezifikoak bilatzen irakatsiko dute, webaren bidez, datu-baseetan eta enpresa katalogoetan, eta hautagaitzak planifikatzen.

Hila amaitzeko, martxoaren 31n,  “Enplegua bilatzea. Kurrikuluma eta aurkezpen eskutitza euskaraz”.

Data zehaztu gabea duten tailerrak
Tailer hauen datak gutxieneko eskaera kopurua dagoenean zehaztuko dira: “Enplegua bilatzea. Kurrikuluma eta aurkezpen eskutitza”, “Enplegua Interneten,  Lanbide. neten eta beste web batzuetan bilatzea”, “Eman izena enplegu eskaintzak dituzten orrialdeetan”, Lan-elkarrizketa motak eta horiei nola aurre egin” eta “Zeure CV sortzea eta posta elektronikoaren bidez kudeatzea".


Berritasuna
Martxoaren 10ean egingo da “Profil profesional berriak adineko mendeko pertsonenganako arretaren eremuan” izeneko tailerra.  Bertan, informazio profesionala emango da; parte hartuko dute enpresa eta bestelako eragile batzuek, eta egungo gizartearen joera demografikoari buruzko eta etorkizuneko profesionalek pertsonen arretaren eremuan izango dituzten premiei buruzko informazioa emango da.


Gainera, Bidasoa bizirikek laster martxan jarriko duen  “Mendekotasuna duten adinekoak zaintzeko Laguntzaile Pertsonala” II. Prestakuntza-ikastaroaren berri emango da.  Ikastaro horretan izena emateko epea martxoaren 27an amaituko da.

Inskripzioak elespazio.com. orriaren bidez egin daitezke.

Etiquetas: