Puntuz puntu programa egiten FEMINISMOA

2015-03-04 19.42.49Atzo asteazkena, martxoak 4, Irungo Oiasso museoan Feminismoa gaitzat hartuta hitzaldi - solasaldia burutu zen EH BILDUk antolatuta. Ekimen hau datozen maiatzean ospatuko diren Foru eta Udal hauteskundeei begira, Gipuzkoako EH BILDUren programa puntuz puntu osatzeko jardunaldien barnean kokaturik dago.

2 orduko lan saioa izan zen eta bertan Laura Gomez, Gipuzkoako Foru Aldundiko Berdintasun Zuzendaria eta Idoia Ormazabal, Gipuzkoako Batzar Nagusietako kidea EH BILDUren aldetik egon ziren aurkezpena eta azalpena egiteko.

36 lagunek parte hartu zuten hitzaldi - solasaldian eta Irungo eragile eta talde feminista gehienekin batera hezkuntza, kultura eta politikako eragile ezberdinetako kide ugarik parte hartu zuten. Arrakasta kuantitatiboa eta kualitatiboa.

Saioaren lehen zatian, azken lau urteotan Gipuzkoako Foru Aldunditik egindako lanaren eta honek emandako emaitzaren balantze bat egin zen. Ondoren eragile ezberdinetako kideak beraien ekarpena, galdera eta iritziak emateko aukera eduki zutelarik. Bigarren zati batetan lan taldekako dinamika batetan datozen lau urtetarako ekarpenak egiteko aukera izan zuten bertaratu zirenak. Proposatutako erronkak, proiektuak eta neurri zehatzak asko izan ziren eta saioaren amaieran "oso emankorra" bezala baloratu zen.

 

Datozen egunetan Gipuzkoako Programa puntuz puntu nola eraikitzen den jarraipena egiteko web orrian zintzilikatuko dira ekarpen hauek beste jardunaldietakoekin batera.

Etiquetas: