Euskal Herriko Mugimendu Feministari buruzko lehen euskarazko liburua

Gure Genealogia Feministak, egitasmoa emakumeen eta feministen ekarpenak argira ekarri nahi dituen proiektua da. Emagin elkarteak eta Euskal Herriko Bilgune Feministak elkarlanean egindako lana. Gure herriaren oroimena gizonezko garaileen ikuspegitik kontatu izan da, androzentrismoan oinarritutako ikuskeratik. Memoria kolektiboan ez dira aztarna feministak ageri. Ondorioz Euskal Herriko Mugimendu Feministaren lana, ahalegina eta jarduna ez da aitortua izan. Linterna, foku, mikrofono eta bolumen altuko bozgorailuak jarri ditugu feministon ahotan. Argi eman diegu, gertatutakoei, bizi eta sentitutako zapalkuntzei eta hauen aurrean feministek eragindako aldaketei. Badator Euskal Herriko talde eta aldarrikapen feminista nagusiak biltzen dituen euskarazko lehen liburua. Mugimendu feministak sortutako material grafikoarekin koloretan.

Zure laguntza ekonomikoa behar dute. Sartu Karena.eu-n eta erosi aurrez liburua, 23 eurotan

CROWDFUNDING KANPAINA KARENA.EUn:
http://karena.eu/proiektua/gure-genealogia-feministak-euskal-herriko-mugimendu-feministaren-kronika-bat

Etiquetas: