Sí Se Puede Irunek bost egunetan lortu ditu udal hauteskundeetara aurkezteko behar dituen 1.500 bermeak

2.100 irundar baino gehiagok sinatu dute gaurko eguna arte

Sí Se Puede Irun hautesle elkarteak, Podemos Ahal Dugu Irunek bermatua, bost egunetan lortu ditu maiatzean egongo diren udal hauteskundeetara aurkezteko behar dituen 1.500 bermeak. Lehengo astean 1.500 sinadurak entregatu ostean, gaur goizean Irungo Udaletxeko idazkaritzak ontzat eman ditu.

Sí Se Puede Irunek eskerrak eman nahi dizkio, NANeko fotokopiarekin eta sinadurarekin, gaurko eguna arte lagundu duten 2.100 irundarrei. Hurrengo asteetan sinadurak jasotzen jarraituko dute, apirilaren 20a arte.

Etiquetas: