Martxan da berriro “Lehen Aukera” programa, 16 eta 30 urte arteko gazteak kontratatzea helburu duena. Bete beharreko baldintzak ondorengoak dira: langabezian egotea, eta hezkuntza edo formazio jardueretan parte hartzen ez egotea. Lanbidek eta Europako Gizarte Funtsak finantzatutako ekimena da, 2014-2020 Gazteen Enpleguko Programa Operatiboaren baitan.
Irungo eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik-en bidez, eskualdean kokatutako enpresen enplegu eskaintzen txostenak hartu, kudeatu eta tramitatuko dituzte.
Programa ez da beka bat, gazteen kontratazioa sustatzeko baliabidea baizik. Kontuan hartu behar da gazte askok ez dutela enplegua lortzen esperientziarik ez dutelako. Beraz, programa bultzada izan daiteke haien lanbideratzea sendotzeko. Enpresarientzat, programa honen abantaila nagusietako bat da, azken kontratuaren gaineko %30eko laguntza jasoko dutela.
Aurrekariak
2014ko irailean jarri zuten martxan “Lehen Aukera” programa, eta arrakasta izan zen. Bidasoa Bizirik-ek 32 enpresaren eskaerak kudeatu zituen, eta gazteen 17 kontratazio, eta beste modalitate batzuetako 11 egin zituen posible.
Informazio gehiago:
www.bidasoa-activa.com
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 968 irakurketak
- Castellano