Santano-k tenis klub bat erosten du Irundarren diruarekin

IRABAZI Irun.- IRABAZI Irun-ek jakin du, gainontzeko hiritarrak bezala, Udalak Txingudi Irun Tenis Klub-aren erosketaren negoziaketetan aritu dela azkenengo hilabete hauetan modu ilunean.

Gipuzkoako langabezi tasa altuenarekin, gizarte zerbitzuak jasotzeko itxaron lista amaigabe batekin, dirusarreren faltagatik itxita edo hutsik dauden denda kopuru garrantzitsu batekin, udalak ez du beste lehentasunik ikusten diru publikoko 1,2 milioi euro erabiliz enpresa pribatu bat erreskatatzea baino.

IRABAZI IRUN-ek udalari akordioaren sinadura suspenditzea, negoziazioen inguruan gardentasun osoa eta Irungo hiritarren diruaren kudeaketan zentzukotasuna eskatzen dizkio.

IRABAZI IRUN-ek Irungo hiritarrei eskandalu honen aurrean datorren asteazkenean hasiko den batzarrean bere aurkakotasuna erakustea proposatzen die, edota  zuzenean alcalde@irun.org erabiliz Alkate Jaunari mezu bat bidaliz.

IRABAZI IRUN-ek enplegu berde eta duinaren, tokian tokiko merkataritzaren sustapenaren eta gizarte zerbitzuek beharrezkoak dituzten baliabideen doikuntzaren aldeko apustua egiten du.

Etiquetas: