STOP Kaleratze salaketak Erkoreka-ren adierazpenak eta erabiltzeari utz diezaiola eskatzen du gezurra hauteskunde-tresna bezala

stopd001ARABA, BIZKAIA ETA GIPUZKOAKO KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS plataformek Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak Euskadiko Etxebizitza Lege Proiektuaren inguruan ETBn egindako adierazpen alarmista, demagogiko eta erabat faltsuak salatu nahi dituzte ohar honen bidez.

Etxebizitza eskubide subjektiboa Euskal Automia Erkidegoan erroldatua dagoen orori lehen egunetik aitortua izango zaiola esatea onartezina da, etxebizitza eskubidea zedarritzen duen testuak eskubide hau Etxebiden lau urtetik gora izena eman dutenei , hiru kide edo gehiago familiei eta 15.000 euro baino gutxiagoko diru sarrerak dituztenei baino aitortzen ez diela kontuan izanda.Eusko Jaurlaritzak ez du etxebizitzaren arazoaren inguruan inolako politikarik indarrean eta, egunera arte, ez du problematika honen gainean bizi den beharrizan sozialak ezagutzeko eta hauei erantzuteko plan bat ere martxan jarri. Alokairuan dauden etxebizitza publikoen parkea (6.000 etxebizitza) irrigarria da 80.000 pertsona Etxebiden etxebizitza bat eskatzen ari direnean.
 
Hortaz, egindako adierazpenak zuzendu eta gezurretan oinarritzen den  hauteskunde-kanpaina etetea exijitzen diogu Eusko Jaurlaritzari. GUZTION

Etiquetas: