Iaz bezala, aurten ere Diputazioak aurrekontu parte hartzaileak martxan jarri ditu Gipuzkoako eskualdeetan.
Bidasoaldean trabak jarri ditu Irungo Udalak eta honek atzerapena ekarri du prozesuan.
Halere, partaidetzazko aurrekontu hauek martxan jarriko dira Irun eta Hondarribiako hainbat talde, elkarte eta auzo elkarteen inplikazioaz. 2 milio euroko aurrekontua herritarron hitz eta erabakiaren esku jarriko da.
Datak eta lekuak zehazteke dira baina mugimendu sozialak eta herritarrok oro har aukera ezin hobea dugu berriro ere, garrantzitsuak deritzogun proiektuak bultzatu ahal izateko.
Animatu zaitezte parte hartzera!
GIPUZKOAKO FORU ALDUNDIA-ren PARTAIDETZAZKO AURREKONTUAK: BIDASOARAKO PROPOSAMENA (2015-5-26)
Egutegi hau proposatzerakoan kontutan hartu da irailan proposamenen behin-betiko Aukeraketa Batzarra egin behar dela urrian Batzar Nagusietan aurrekontuen eztabaida hasiera aurreikusita dagoelako, era honetan BIDASOAko eskualdea beste eskualdeen parean egongo litzateke irailerako.
OHARRA: Ekainaren 23tik uztailaren 1a arte IRUNEN jaiak dira
1. FASEA: Proposamenak egin (3 bidetik)
- Buzoiak: Irungo auzo elkarteekin elkarlanean nagusiki. Lekuak zehaztu. Datak: ekainaren 1tik 10a arte.
- Interneta: Ekainaren 1tik - 10a arte
- Tailerrak: Irungo eragileekin KONTRASTATU
- Belaskoenea (Ekainak 3); 19:00etan; Gordailuan
- Erdialdea (Ekainak 4); 19:00etan; Ospitale zaharra
- Landetxa (Ekainak 5); 19:00etan; Elatzeta ikastetxe publikoan
/////////// Oharra: Lekuen erreserba auzo elkarteen eskaeraren bidez egin beharko litzateke. /////////////
2. FASEA: PROPOSAMENAK LEHENESTEA (BATZARRA: EKAINAK 18)
- Lehenesteko irizpideak: aurreko urteko eta aurtengo irizpideekin GFAko teknikariek moldaketa egingo genuke
- Talde sustatzailea: Lehenesteko Batzar egunean eratuko genuke
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1418 irakurketak
- Castellano