Uztaila 9 GFA-ren Partaidetzazko Aurrekontuak: Eskualdeko Batzarra

Non: 
CARITASen egoitzan (Jose Eguino 9-10 atzealdea; Irun)
Data: 
Osteguna, Uztaila 9, 2015 - 19:00 -tik Ostirala, Uztaila 10, 2015 - 18:55 -ra

logoGIPUZKOAKO FORU ALDUNDIAREN PARTAIDETZAZKO AURREKONTUAK 71 PROPOSAMEN MAHAI GAINEAN, 10 LEHENESTEKO (BI MILIOI EURO) - BIDASOALDEA -

UZTAILAREN 9AN PROPOSAMENAK LEHENESTEKO ESKUALDEKO HERRITARREN BATZARRA EGINGO DA

71 proposamen aukeran, 2 milioi euro inbertitzeko

Foru Aldundiaren aurrekontuko 2 milioi euro BIDASOA eskualdean (Hondarribia eta Irun) zertan inbertitu erabakitzeko partaidetza prozesua aurrera doa.

Ekainean zehar herrietan egin diren tailer irekietan, postontzietan nahiz internetez, 101 proposamen jaso dira guztira.

Proposamen horiek aztertu eta bi baldintza nagusiak betetzen ez dituztelako batzuk alde batera utzi dira (gaia Foru Aldundiaren eskumenekoa izatea eta eskualde izaera edukitzea). Beste batzuetan proposamenak elkartu egin dira, gai berari buruzkoak zirelako.

Kontuak kontu, 71 proposameneko zerrenda osatu da. Gai edo arlo hauetan sailkatu dira proposamenak:

  •     Aniztasuna, berdintasuna, parte-hartzea
  •     Ekonomia, landa garapena
  •     Gizarte politika
  •     Ingurumena eta lurralde antolaketa
  •     Kultura, euskara, gazteria, kirola
  •     Mugikortasuna eta bide azpiegiturak

(Proposamenen zerrenda ohar honen ondoren eransten da).

Uztailaren 9an proposamenak lehenesteko eskualdeko herritarren batzar irekia

Proposamen horietatik 10 lehenesteko batzar irekia egingo da uztailaren 9an. Batzarrean parte har dezakete Hondarribia eta Irungo herritarrek.

71 proposamen horietatik 10 lehenetsiko dira. Ondoren, Foru Aldundiaren teknikariei hautatutako egitasmoen zerrenda bidaliko zaie, egitasmoen bideragarritasun azterketa egin dezaten.

Bidasoako proposamen zerrenda

Etiquetak: