DONOSTIAKO KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS PLATAFORMAK eta GIPUZKOAKO IRPH STOP ELKARTEAK kontzentrazioa ospatu dugu gaur udaletxeak pasa den astean bat-batean eta aurrez abisatu gabe Bulebarreko azpialdean dagoen lokala hustutzeko hartu zuen erabakia salatzeko eta udal gobernu berriari lokal honen erabilera gurea bezalako erakunde sozial ezberdinei euren jarduerak modu egokian aurrera eraman ahal izateko biltegi moduan erabiltzen jarraitu ahal izan dezatela exijitzeko.
Gaur hemen bildu garen plataformek ez dugu lokal fisikorik eta gure lanean ezinbestekoa zaigu kioskoaren ondoan dagoen biltegi honekin kontatzen jarraitu ahal izatea. Gure mobilizazio gehienak bertan ospatzen ditugu eta, hain zuzen, bankuen abusuen kontrako gure eguneroko borrokan hain enblematikoa den toki honetan etengabe agertzeari esker lortzen ditugu gure garaipenak. Material hau orain arte bezala ezin erabiltzeak gure borrokaren ikusarazpena oztopa dezake eta hau gerta dadin ez dugu inondik inora onartuko. Udaletxeak elkartea bat eratu eta lokal baten erabilera eskatzea iradoki digu eta, bidezko irtenbidea dela eman dezakeen arren, aukera hau behin baino gehiagotan aztertu izan dugu iraganean eta hirian libre dauden lokal gutxi horiek gure jarduerarako biltegi gisa erabiltzeko gaizki kokatuta daudela egiaztatu dugu, betiere, gure materialak bi metro karratu baino gehagoko espazioa okupatzen ez duenean.
Donostiako alkateak adierazitakoaren kontra, udaletxeak ez zigun erabaki honi buruz ezer esan eta aurrez abisatu gabe ekin zion lokal honetan gordetako materiala hustutzeari. Irabazi eta EH Bilduko ordezkariek udal langileak halabeharrez ikusi zituzten asteazken goizean gure gauzak eramaten eta, honi buruz ohartarazi gintuztenean, udaletxera bertaratu ginen azalpenen bila. Zailtasun batzuk tarte, gure materiala Igarako Ibilgailu Parkera eraman zutela jakin genuen eta bertako langileek hasiera batean dena zakarretara botatzeko agindua jaso zutela esan ziguten.
Ernesto Gaskorekin eta Bide Publikoetako Zinegotzi Ordezkari Miguel Ángel Díezekin bildu ostean, hasierako erabaki atzera bota eta horrezkero suntsitua izan ez zen materiala berreskuratzeko aukera izan genuen; oso osorik hiritarrek egindako diru ekarpenei esker ordaindu ahal izan dugun materiala, hain zuzen.
Udaletxeak, gainera, azken urteetan lokal honetan sartu ahal izateko giltzen kopia ugari egin dela eta pertsona askok bertan sartzeko giltzak dituela dio. Informazio hau erabat faltsua da eta hiritarroi instalakuntza hauek modu kaotikoan erabiltzen genituela eman nahi die aditzera. Lokal honetan sartu behar genuen bakoitzean udaltzaingoei gure nortasun agiria erakutsi behar genien eta eurek kontrolatzen zuten giltzen entrega eta itzulpena.
Donostiako Kaleratzeak Stop Desahucios plataformatik eta Gipuzkoak IRPH Stop elkartetik argi esan nahi dugu ez dugula kaleratzeen eta bankuen abusuen kontrako borrokan Donostiako udalaren inplikazioan atzerapausorik onartuko. Donostiako Alderdi Sozialistari, gainera, KALERATZEEN, POBREZIAREN ETA DESBERDINTASUN SOZIALEN KONTRAKO OINARRIZKO NEURRIEN DEKALOGOAREN sinatzaile dela gogorarazi nahi diogu eta aurreko udal gobernuaren errespetu eta lankidetza berdina manten ditzala exijitzen diogu, PSEek agintzen duen beste udal batzuetan, Lasarten edo Eibarren adibidez, egiten duten moduan.
DONOSTIAKO UDAL GOBERNUARI
Pasa den astean bat-batean Bulebar azpialdean dagoen lokala hustutzeko hartutako erabakiaren harira, Donostiako KALERATZEAK STOP DESAHUCIOS eta GIPUZKOAKO IRPH STOP plataformek ondokoa adierazi nahi dute:
Azken hiru urteetan zehar, Donostiako erakunde ezberdinek biltegi gisa erabili izan dugu lokal hau gure jarduerak modu egokian aurrera eramateko. Kaleratzeak Stop Desahuciosentzat eta IRPH Stopentzat ezinbestekoa zaigu kioskoaren ondoan dagoen biltegi honekin kontatzen jarraitu ahal izatea. Gure mobilizazio gehienak bertan ospatzen ditugu eta, hain zuzen, bankuen abusuen kontrako gure eguneroko borrokan hain enblematikoa den toki honetan etengabe agertzeari esker lortzen ditugu gure garaipenak. Material hau orain arte erabili dugun moduan ezin erabili ahal izateak gure borrokaren ikusarazpena oztopa dezake.
Udaletxeak elkartea bat eratu eta lokal baten erabilera eskatzea iradoki digu eta, bidezko irtenbidea dela eman dezakeen arren, aukera hau behin baino gehiagotan aztertu izan dugu iraganean, eta hirian libre dauden lokal gutxi horiek gure jarduerarako biltegi gisa erabiltzeko gaizki kokatuta daudela ikusteko aukera izan dugu, betiere, gure materialak bi metro karratu baino gehagoko espazioa okupatzen ez duenean.
Bestetik, onartezina iruditzen zaigu udaletxeak lokal hau hustutzerakoan mantendutako mespretxuzko jarrera. Donostiako alkateak adierazitakoaren kontra, udaletxeak ez zigun erabaki honi buruz ezer esan eta aurrez abisatu gabe ekin zion lokal honetan gordetako materiala hustutzeari. Gure gauzak esku onetan zeudela uste genuen arren, Irabazi eta EH Bilduko ordezkariek gure gauzak eramaten ikusi zituzten asteazken goizean udal langileak eta haien abisuari esker lortu genuen azkemomentuan gauza hauek ez zitezen suntsitu. Gainera, gure materiala usteltze egoeran zegoela eta azken urteetan lokal honetan sartu ahal izateko giltzen kopia ugari egin dela argudiatu dute. Informazio hau erabat faltsua da. Gure jardueretan gauzak hauek maiztasun haundiz erabiltzen ditugu eta lokal honetan sartu ahal izateko udaltzaingoei gure nortasun agiria erakutsi behar izaten genien. Hau da, eurek kontrolatzen zuten giltzen entrega eta itzulpena.
Guzti honengatik, Donostiako Kaleratzeak Stop Desahucios eta Gipuzkoako IRPH Stop plataformek hartutako erabakia berriz pentsa dezazuen eskatzen dizuete, lokal honi erabilera soziala ematen jarraitzea ezinbestekoa iruditzen zaigulako eta erakunde sozial ezberdinentzat toki hau euren materialaren biltegi gisa erabili ahal izatea beharrezkoa zaielako.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1219 irakurketak
- Castellano