Jose Antonio Santano: Zentsura osoko bilkuran (+ BIDEO + MOZIOA)

argazkiaEgunon,

Herriak Libre!tik agerraldi publiko hau egin nahi izan dugu, irungo jendarteari bi puntu helarazteko.

Lehenik eta behin gure harridura irungo udal gobernuaren eta honen buru den Santano Alkatearen jarrerarekiko.


Gehiengoek jakingo duzuen bezala, urrian auzitegi nazionalean Askapena erakunde internazionalistaren kontrako epaiketa hasiko da. Askapena, Elkartruke, Herriak Aske eta Askapeña konpartsen ilegalizazioarekin batera, bost kideren espetxeraztea eskatzen da: 6 urtez beren etxeetatik ehundaka kilometrora dauden espetxeetan egotea.

Askapenako militanteek, elkarlanean eta konpromezuz, lan handia egin dute gure eskualdean azkeneko 28 urteetan, eta honek Askapena irungo herri mugimenduan guztiz txertatua dagoen erakunde bat izatera eraman du. Horrela bakarrik uler dezakegu, Irailak 12, irungo 18 eragileen partetik jaso zuen elkartasun adierazpena. Ez al da ba, Askapenaren ilegalizazio eskaera irungo jendartean inpaktu zuzena eduki dezakeen erabaki bat? Ez al da hortaz, herriko batzar nagusian, hau da udaleko bilkura nagusian egoteko larritasun nahiko duen kontu bat?

Gure ustez ez dago dudarik, eta horregatik mozio baten bidez jarri nahi izan genuen eztabaidagai udalean, gure herriko talde politikoak honen aurrean posizionatu zitezen. Tamalez, bere burua alderdi sozialistaren ordezkari bakezaletzat, eta irungo herritarrengandik gertu dagoen politikaritzat bere burua saltzen duen duen Santanok, galarazi egin zuen eztabaida, ez zuen mozioa jaso gai ordenean. Guk, hitza eskatu genuen -edozein herritarrek duen eskubidea bait da-, eta zuzenean galde egin genion, zeintzuk dira Santano jauna, aurkezturiko mozioa udal bilkuran eztabaidagai ez jartzeko dituzun benetako arrazoiak?

Erantzuna espero genuena, ez da bere erabakia legedi kontuak dira. Aholkulari legalari kargak eta omen, aurkezturiko mozioa eztabidatuz terrorismoa goratu zezaketen komentarioak gerta litezkeela, eta horrek arazo legalak ekar zitzakeela, argudiatu zuen. Ardurak ekidin, gerta litekeenaren  -inundik inora justifikatua dagoen espekulazioa gure ustez- litekeenean oinarrituz herritik datorren eztabaida bat galarazi, eta berriro ere, bakebidean martxan jartzen diren herri ekimenen aurrean, erresistentzia erakutsi. Gure ustez, jarrera tamalgarria.

Horrela salatu nahi dugu, irungo jendartean inpaktu zuzena eduki dezakeen ilegalizazio baten aurrean, Alkateak bere arduretatik ihes egin, eta eskubide zibil eta politikoak erdigunetzat zituen mozio baten eztabaida zentsuratu izana.

Bigarrenik eta bukatzeko, probextu nahi dugu agerraldi hau gogoratzeko, bihar hilak 3, Herri Epaiketa gauzatuko dugula irunen. Herri antolatuak, estatu espaiñol inperialista epaituko du, besteak beste bere jardun inperialistarengatik Abya Yala, Mendebaldeko Sahara, NATO eta estatuko herriekiko. Horrela, gonbitea luzatzen diogu irungo jendarteari, zapatila eskuan etorri dadila eguerdiko 12:00etan San Juan Plazara, elkarrekin herri sententzia gauzatazeko. Estatu inperialista hau ez delako inor Askapena eta internazionalismoa ilegalizatzeko.

        

Mila Esker, ASKAPENA AURRERA! Herriak Libre!












MOZIOA (ONDORIOAK ATERATZEKO):

IRUNGO UDALEKO OSOKO BILKURARI


Irungo Herriak Libre osatzen dugun kideok eztabaidatzeko eta, hala ikusten bada, onartzeko Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Trukeren kontrako ilegalizazio eskaeraren eta Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez, Aritz Ganboa eta Dabid Soto auziperatuen inguruko mozioa aurkezten dugu, ondorengo arrazoietan oinarriturik:


ZERGATIEN AZALPENA


 “Elkartasuna da herrien arteko samurtasuna”. Oinarrizko printzipio bat da, gizakiak elkarbizitzarako lege eta araudiak, zuzenbidea eta irizpide etikoak sortu zituenetik. Hala ere, pertsonen nahiz herrien arteko elkartasun eza agerikoa da oso, geure mundu honetako gaitzen aurrean begiak itxi nahi ez dituenarentzat.
Elkartasunak, asmo onen bilduma hutsa izan ez dadin, bi baldintza bete behar ditu: batetik, gaiarekiko sentiberatasuna daukaten gizon-emakumeak antolatu ahal izatea; bestetik, gizarteak antolakunde horiek babestea egoki deritzen tresnekin. Udala da baldintza biak auzatzearen erantzule, herritarren nahiarekin bat eginik.
Elkartasunezko internazionalismoak herri gisa beste herri batzuk babestea du helburu,  bidegabekerien benetako kausen aurkako borrokan, gurea ere baden borrokan; eta beti ere  kanpoko esku-hartzearen aurkako jarreratik. Hori ez da lan erraza nazioarteko egoera gatazkatsuan, non laguntza humanitarioa xantaia politiko eta militar moduan erabiltzen den.


Ezaguna da Askapenak 28 urte luzez eramandako jarduera politikoa. Brigada internazionalisten bitartez, elkartasun kanpainen bitartez, bertoko nahiz nazioarteko topaguneetan bidegabekerien aurka egindako salaketen  bitartez etab. Askapenak herrien arteko bidezko funtzionamendu demokratikorako ezinbesteko baloreak ematen saiatu da euskal gizarteari.


Hemen salatu nahi dugu Askapena fiskaltzaren ilegalizazio eskaerari aurre egin beharrean dagoela, Herriak Aske elkartearekin eta Elkar Truke SL-rekin batera; baita bost militanterentzat seina urteko kartzela zigorra eskatzen dutela ere, elkartasun internazionalistaren baitan egindako lanarengatik. Hori guztia eskubide zibil eta politikoen aurkako beste eraso dela deritzogu.


Jokabide horren atzean dauden helburu politiko eta alderdikoiak salatzen ditugu. Askapenaren bitartez eta elkartasun internazionalistaren baitan euskal udalek burututako jardunari zilegitasuna kendu izana gaitzesten dugu. Espainiar fiskaltzaren erabakia Euskal Herriko gatazkaren konponbidean arduragabekeriaz ipinitako oztopoa dela uste dugu.


Horrexegatik guztiagatik Udal honek honakoa adieraztea nahi dugu:


MOZIOA

  1. Elkartasun internazionalista bultzatzeko lanean diharduten erakunde eta pertsona  guztiekiko babesa;
  2. Askapena, Askapeña, Herriak Aske eta Elkar Truke-rekiko nahiz inputatutako bost euskaldun internazionalistekiko elkartasuna;
  3. Askapena, Askapeña eta Elkar Trukek egiten duten lana ez oztopatzeko exijentzia;
  4. Walter Wendelin, Gabi Basañez, Unai Vazquez, Aritz Ganboa eta Dabid Soto euskaldun internazionalisten aurkako epaiketa euren absoluzioaz amaitzeko, dagozkien eskubideak itzultzeko eta zor zaien erreparazioa emateko erreklamazioa.

Etiquetas: