Herri Epaiketa Irunen

epaiketa03Urriaren 19an 5 militante internazionalisten aurkako epaiketa hasiko da, 6 urteko espetxe zigor eskaerari aurre egin beharko diete. Horrekin batera, Askapena erakundeak, bidezko merkataritza lantzen duen Elkartruke elkarteak, Herriak Aske elkarteak eta Askapeña jai konpartsak ilegalizazio eskaerari aurre egin beharko diote.

Aipatutako erakunde zein militanteekin elkartasunean, herri epaiketa burutu dugu Irunen Estatu espainolaren aurka. Epaiketan Estatua salatu dugu mendebaldeko Saharan duen arduragatik, NATOko kidea izateagatik, Latinoamerikako baliabide naturalak ustiatzeagatik eta Estatuaren barruan bizi diren nazioei autodeterminazio eskubidea ukatzeagatik. Epaia argia izan da: Erruduna.

Era berean, Askapenarekin zein auziperatuekin elkartasunean mozioa aurkezteko tramitea Irungo alkateak ukatu izana salatu nahi dugu. Eztabaida ukatzeak ez dio mesede egiten eskubide zibil eta politikoen defentsari eta Santano jaunari dei egiten diogu bere jarreraren inguruan gogoeta egitera.

Argazki gehiago: https://flic.kr/s/aHskmAHiQx

epaiketa19

Etiquetas: