HIRU Garraiolarien Euskal Herriko sindikatua.- 1. GIPUZKOAKO INDUSTRIA sarean funtzionamendua eta herritar guztien premiazko kontsumo ondasunen banaketa bermatzenduten zerbitzu publikoa da merkantzien errepideko garraioa. Jaten ditugun yogurrak, janzten ditugun zapatak, garbigailuak, autoak, baita tren bagoiak eta itsasontziak ere errepidez datoz edo ez datoz.
2. ERREPIDEAK ONDARE edo kalte publikoa dira, guztionak dira, guztion erantzunkizuna. Herritar guztiok zuzenean edo zeharka errepideak erabiltzen ditugu edo errepideari etekina ateratzen diogu, eta horrenbestez, gizarte osoak bere gain hartu behar du errepideen eta azpiegituren finantzaketa osoa berrordainketa, birrordainketa, eta bidesariak bezalako zerga diskriminatzailerik gabe.
3. GIPUZKOAKO GARRAIOLARI autonomoak izango gara bidesariak zabaltzearen aldeko politikaren biktima nagusiak ez baitugu eskubiderik gainerako gipuzkoarrek dituzten beherapenak eskuratzeko, eta desagertzeko zorian dagoen tokiko garraio sarearengan ondorio larriak izango ditu aipatutako politikak. Izan ere, krisia hasi zenetik Euskal Autonomia Erkidegoan bakarrik 1200 garraio enpresa baino gehiago itxi behar izan dira, gehienak garraiolari autonomoak eta kooperatiba txikiak dira.
4. BIDESARIEK EZ DUTE Gipuzkoako zirkulazioaren arazoa konponduko ezta merkantzien garraioa ordenatuko ere. Bidesariekin edo bidesaririk gabe garraiolariok N-Ia erabiltzen jarraituko dugu, bide horretan baitago guretzako tailer sarea, gasolioa hartzeko guneak eta lan egiteko beharrezkoak ditugun zerbitzu guztiak.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1343 irakurketak
- Castellano