Irungo EH Bildu.- Atzo goizean, Dantxarinean eraikin batean gertatutako lan istripuan hildako langilea Irundarra zen. 2015ean Euskal Herrian lan istripuz hildako langileak 50tik gora dira jada. Datu hauek ikaragarriak dira, onartezinak.
Datu hauek argi erakusten digute zeozer gaizki egiten ari garela, langileen segurtasuna ezin bermatu badezakegu. Arazo honen sustraietara joan behar dugu halakorik berriro gerta ez dadin, erantzuleak zeintzuk diren baitakigu.
Herritarrak ezin gaitezke halako gertaeren aurrean ixilik geratu, kalean eta gehien bat gure lanpostuetan salaketak egin behar ditugu. Langileen eskubideak eta segurtasuna bermatuak izan daitezen.
Amaitzeko, Irungo EH Bilduk gaur arratsaldeko 19:00etan zabaltza plazan deitu den elkarretaratzearekin bat egiten dugu eta Irundar guztiak deitzen ditugu bertan parte hartzera.
Angulaberria.info ez da angulaberria talde editorialaren izenpean ez dagoen iritziez erantzule egiten. Gure desira era guztietariko debate aberasgarriak bultzatzea da.
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1308 irakurketak