Donostiako eta Gasteizko hiritarrek bi hiriburuak pertsona migrante eta errefuxiatuei beren ateak zabaltzeko aldarrikapena antzezten dute

Gaur, abenduak 16 , asteazkena, hurrengo ostiralean, abenduak 18, pertsona migratuen nazioarteko egunean burutuko dugun ekintza aurkezteko, Harreraren Aldeko Gipuzkoako Gizarte Eragileak eta Gasteiz irekiak prentsaurreko honen deialdia egin dugu.

Herritarrak deitzen ditugu arratsaldeko 18:30etatik aurrera Donostiako Bretxa merkatuaren ondoan elkarretaratzera, hesiz inguraturiko itxurazko errefuxiatuen kanpalekura. Honekin azaleratu nahi ditugu EBak inposatzen dizkien duintasunik gabeko bizi baldintzak eta babesa edo bizitza hobeagoa lortzeko pasarazten dizkieten arriskuak. Gogoratu babes hori bermatzen dutela EBak berak sinatu eta modu lotsagarrian betetzen ez dituen nazioarteko hitzarmenek. Arratsaldeko 19:30etan eta ekitaldia amaitzeko Gipuzkoako Plataformak eta Gasteiz Irekiak batera egin dugun manifestua irakurriko dugu.

Gasteiz Irekiak ere ekintza berbera burutuko du.

Momentu historiko honetan,  ateak eta leihoak modu lotsagarri batean ixten ari dira, hau dela eta bi hiriburuetako “ateak” eta “leihoak”irekitzea eskatuko dugu.
Egunero komunikabide desberdinetan, babes internazionalaren bila noraezean dauden milaka pertsonen irudiak ikusi ahal ditugu, baita , Mediterrano itsasoan hiltzen ari diren milaka pertsonen irudiak ere, eta nola, egunetik egunera, itxaso hau,  hilobi erraldoi bat  bihurtzen ari den.  Honen aurrean, EB-ko gobernu desberdinen erantzuna zuhurra eta geldoegia izaten ari da. Iruzurrez beteriko diskurtso politak adierazten dituzten arren,  berean asmoaren errealitatea beste bat dela ikusten ari gara, hau da,  pertsona migratu eta errefuxiatuei “ateak” eta “leihoak” zabaltzeko borondatea nahiko eskasa dela.

Hau guztiagatik, E.B-k hasiera batean arduragabekeriaz beteriko jarreraren aurrean, gure gertuko instituzioei pertsona hauei babesa emateko eskaera egin genien, eta orain gure eskaerak eta exijentziak berriztu nahi ditugu. Instituzioetatik eskaini diuzten baliabideak, jadaik hemen dauden errefuxiatuei eskeintzea. Udaletxe, Aldundia eta Eusko Jaurlaritzari pertsona errefuxiatuei babesa emateko iniziatiba hartzeko eskatzen diegu, errefuxiatuak klaseetan banatu gabe, denei aukera berdina emanez.
E.B-k diseinatutako banaketatik haratago doan babes plan bat burutzea, estatura nola etorri diren, nazionalitatea edo jatorria, diskriminatzeko arrazoiak izan ez daitezen.
Hurrengo abenduaren 18-an, Katedral berria, Aldabe Gizarte etxea, Faroloia eta Fueroseko frontoitik aterako diren lau zutabeak elkartzean antzeztuko duten etxearen eraikuntzak, eskaera guzti hauek sinbolizatuko ditu.
E.B-ko gobernu desderdinei,  Estato Espainolari eta hurrengo igandean , abenduaren 20-an urkeztuko diren partido politiko desberdinei egindako aldarrikapenak sinbolizatuko ditu.

Harreraren Aldeko Gipuzkoako Gizarte Eragileak eta Gasteiz Irekia hiritar batzuen iniziatiba batetik sortu ziren, bi hiriburuak babes hiriak izan zitezen aldarrikatzeko..Era berean, insitituzio guztiei, eskubide sozial guztiak bermatuak izan daitezen aldarrikatzen dute.

MANIFESTUA: Egin ditzagun Euskadi eta Europa babes lurralde, Ongi etorri, errefuxiatuak!

Gezur handi baten aurrean gaude. Hedabideek zabaldutako irudi lazgarrien aurrean, hamarka milaka lagun noraezean Europako bideetan barrena nazioarteko babes bila eta hobi komun bihurtu den Mediterraneoan hiltzen, iritzi publikoaren asaldurak eraginda uropako Batasuneko gobernuek hitzeman zuten beraiek sinaturiko lege eta hitzarmenak beteko zituztela.
Gogoz kontra onartu zuten pertsona horiek babesteko konpromezua. Espainiako gobernuak, hasieratikan zeken, eskaintza handitu behar izan zuen, espainiar estatuko jendearen elkartasun oldeak gainditu egin baitzuen. Joan den irailean Espainiako gobernuak 9.323 pertsona hartzea erabaki zuen, eta bi urteren buruan Grezia eta Italiatik Espainiaratu beharko ditu.
Nahiz eta gaur bai eta bihar ere europar buruzagiek haien hitzaldi zinikoekin ahoak hitz minez betetzen dituzten, egitateek agerian uzten dute inolako asmorik ez dutela hitzemandako gutxieneko hori betetzeko. Bi hilabeteren ondoren, espainiar gobernuak 12 lagun besterik ez ditu hartu!
Eta Parisko atentatu ikaragarrien ondoren, aitzakia ezin hobea aurkitu dute. EBko hainbat gobernu buruan, zenbait buruzagik pertsona errefuxiatuak kriminalizatzera jo dute, susmoa zabalduz errefuxiatuekin batera terroristak ere etorriko direla, Troiako zaldi bihurtuta. Ahaztu bide zaie pertsona errefuxiatuak ihesi datozela Parisen antzeko indarkeriatik.
Hasieratikan EBren jarrera arduragabearen aurka agertu ginenok eta geure buruak eskaini pertsona, familia, erakunde, hiri eta instituzio gisa erefuxiatuak hartzeko, gobernuen aldetik gutxieneko konpromezuak lortu genituen. Gaur eskaera hori berritu behar dugu, ez dadin bazterrean geratu. Horretarako, Eusko Jaurlaritzak hemen bertan errefuxiatuta dauden pertsonak hartzeari ekin behar dio, erakundeek eskainitako etxe baliabideak erabilita. Iniziatiba hartu behar du eta pertsona errefuxiatuak onartu, lehen edo bigarren mailako direnik bereiztu gabe. Hau da, harrera plan bat diseinatu behar du EBk proposaturiko kuoten banaketatik at, pertsona errefuxiatuak diskriminatuko ez dituena, ez Estatura ze bidaia eginda iritsi diren, ez jatorri ez nazionalitateagatik.
Euskal erakundeak ezin dira EBren politika zekenean korapilatu, eta hitzeman behar dute harrera solidario eta inklusiboa bultzatuko dutela, gure herrietan bizitzen dauden eta nazioarteko babesa behar duten pertsona guztiei irekia.
Datorren abenduaren 20ko hauteskundeetara aurkezten diren alderdi politiko guztiei eskatzen diegu, Diputatuen Kongresu berrian hartu ditzatela neurriak Espainiako gobernuak agindutako pertsona errefuxiatu kopurua berehala ekartzeko, baldintza duinetan eta luzapenik gabe.
Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu harrera plan bat egin dezala elkarlanean erakunde espezializatuekin eta gizarte zibilarekin, Euskadira abegi eta babes bila datozen pertsona errefuxiatu guztiak hartuko dituena.
Datorren abenduaren 18an, Pertsona Migranteen Nazioarteko Egunean, elkarretaratzeak egingo ditugu Donostia, Bilbo eta Gasteizen, fermuki adierazteko ez dugula amore emango milaka pertsona errefuxiatuek asilo lurralde bat lortu arte. Hitzematen dugu gizarte zibilaren tresna izaten jarraituko dugula harrera lanetan, gure herri eta hiriak horixe izan daitezen: lurralde abegikor.

Sinatzaileak:
Adiskidetuak; AMHER; Amnistía Internacional; Cáritas; CCOO; CONGD; Economistas Sin Fronteras; EIPEE-ZAEI; ELAN Euskadi; Elkarhezitzen; Emaus Fundación Social; ESK; Esperanza Latina; Fundación Peñascal; Harresiak Apurtuz Gipuzkoa; Haurralde Fundazioa; Komite Internazionalistak; Korapilatuz; Medicus Mundi; Mugarik Gabe; Mugen Gainetik; Mundu Bat; Oxfam-Intermón; Plataforma por la Auditoría Ciudadana de la Deuda (PACD); SOS Racismo; Stop Deshaucios; Tandem Fundazioa

Etiquetas: