Ohar honen bidez Irungo GURE ESKU DAGO ekimenak datorren larunatean, abenduak 26, "Kriseiluen ekimenean" parte hartzeko deialdia zabaldu nahi die herritar guztiei.
Irun, Hondarribia eta Hendaiako taldeek antolatu dugun ekimen deigarri honetan ehundaka kriseilu aireratuko ditugu zerura erabakitze eskubidearen alde. Ekimenak Hondarribia eta Hendaiako espigoietan burutuko ditugu, aldi berean, larunbatean gaueko 21:30tatik aurrera. Horrela modu alaitsu eta eder batean gure herriak, muga guztien gainetik, bere etorkizunaren jabe izateko duen eskubidea aldarrikatuko dugu. Bertan musika eta txokolate beroa egongo dira.
Irundik Hendaiako espigoira joateko deialdia egiten dugu. Aurretik erosi ez duten herritarrek kriseiluak bertan erosteko aukera izango dute. Ekimenak arrakasta handia izan du orain arte eta kriseilu gehiago eskatu behar izan dugu. Beraz irundar guztiak parte hartzera gonbidatu nahi ditugu.
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 3575 irakurketak
- Castellano
Iruzkinak
Koro (ez da egiaztatu)
12 / 23 / 15
Permalink
Non eros dezaket kriseilua?.
Non eros dezaket kriseilua?.
++++++++++++++++++++++++++++++