Sahara herriarentzat janari bilketa

Aurreko urteotan bezala, aurten ere, Euskadiko Sahararen aldeko Elkarteen Koordinadorak XII. elikagaien karabana antolatu du Tinduf-era (Argelia), saharauien errefuxiatuen kanpamenduetara eramateko. Orain dela 40 urte han bizi dira  200.000 pertsona, ezer gabe, gehienak emakume eta umeak.

Lagundu nahi baduzue, Urtarrilaren 21tik 23ra arte,  KABIGORRIra ATUNA, SARDINAK,  ARROZA,  AZUKREA,  LEKALEAK,  PASTA eta  KONPRESAK ekar ditzakezue. (19:00 ordutik aurrera).

Janariak ekarriz gero, kristalezko poteetan ez egotea eskatzen dizuegu, baizik eta plastikoz bilduta; hara eramateko hobeak dira eta.

Mila esker.

Etiquetas: