1- PRESTATU ZURE CURRICULUMA ETA AURKEZPEN GUTUNA (iraupena: 3 ordu).
Curriculum eta aurkezpen gutunen ereduak ezagutzeko tailerra.
Datak: Martxoaren 14ean, Ordutegia: 9:30etan, El Espazion.
2.- AHOLKULARITZA LANBIDE ORIENTAZIOAN ETA BOKAZIOAN (2 orduko iraupena)
Orientazio akademikoa eta profesionalari buruzko informazio eta kontsulta zerbitzua, gazteei zuzendua.
Data: Martxoaren 7an Ordutegia; 16:00etan El Espazion.
3.- ENPLEGUA BILATZEA INTERNETEN.
Lanbide.net eta beste web batzuk (iraupena: 3 ordu Lana bilatzeko Interneten dauden lan-poltsen eta eskura dauzkazun bitartekoen berri edukitzea.
Datak: Martxoaren 10ean, 09:30etan El Espazion.
4.- EMAN IZENA ENPLEGU ESKAINTZAK DITUZTEN ORRIALDEETAN (iraupena: 3 ordu)
Tailer honetan Interneten enplegu eskaintzak dituzten orrialdeak bilatzen ikasiko duzu eta alta emango duzu enpleguari buruzko hainbat orrialdetan. INFOJOB, INFOENPLEGUA, ABLE…
Datak: Martxoaren11an 09:30etan El Espazion.
5.- LAN ELKARRIZKETA (iraupena: 3 ordu)
Lan elkarrizketa motak eta nola aurre egin haiei. Teknikak eta gomendioak.
Datak: Martxoaren 14an. Ordutegia; 09:30etan El Espazion.
6.- ENPRESAK SORTZEKO GOIZAK (iraupena: 2 ordu)
Negozio plan bat egiteko eman beharreko urratsei buruzko informazioa.
Data: Martxoaren 8an, Ordutegia 9:00tan El Espazion.
7.- ATZERRITAR GAIEI BURUZKO AHOLKULARITZA JURIDIKOA (iraupena: 2 ordu)
Espainian egoera administratiboa erregularizatzeko beharrezko diren izapideei buruzko informazioa: lan- eta egoiliar-baimenak, berritzeak, familia batzeak, naziotasuna, baliabideak.
Data: Martxoaren 31an. Ordutegia: 12:00tan El Espazion. Emailea: Adiskidetuak elkartearen eskutik
8.-NOLA GESTIONATU ZURE POSTA ELEKTRONIKOA LANA BILATZEKO(iraupena: 3 ordu)
Ez baduzu posta elektronikorik edo ez badakizu oso ondo nola erabili lana bilatzeko, lagundu ahal dizugu. Sortu ezazu kontu bat, ikas ezazu antolatzen, gorde ezazu zure CV-a, ikas ezazu bidaltzen erantsitako artxibo gisa, ordena itzazu zure mezuak….
Data: Martxoaren 16an, Ordutegia, 9:30etan, El Espazion.
9.-NORBERAREN HAUTAGAITZA. ENPRESEN ZERRENDAK LORTZEA
Enpresek kontratazioak egiteko beharrari aurre hartu nahi badiozu eta haiekin harremanetan zuzenean jarri nahi baduzu, hauxe da zure tailerra. Enpresa espezifikoak bilatzen ikasiko duzu, webaren bidez, datu-baseetan eta enpresa katalogoetan, eta zure hautagaitzak planifikatzen ere ikasiko duzu. Posta elektronikoa erabil dezazun, zure CV-a informatika artxibo batean eduki dezazun eta Internet erabiltzen jakin dezazun, ez duzu besterik behar.
Datak: Martxoaren 18an. Ordutegia; 9.30etan, El Espazion
10.- INFORMAZIO JARDUNALDIA GAZTE BERMEAREN ERREGISTRORA SARTZEARI BURUZ
Gazte Bermearen Erregistroa Europar ekimen bat da, eta asmoa du Lan Merkaturako sarrera erraztea 30 urtetik beherako gazteei. Informazio-saioan, zeintzuk izena eman dezaketen azalduko dizugu, zein onura eduki dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratzerakoan eta nola alta eman dezakezun Gazte Bermearen Erregistroan. Informazio-saioan, nortuzk izena eman dezaketen azalduko dizugu, zer etekin izan dezaketen enpresek izena emandako gazteak kontratatzerakoan eta nola eman dezakezun alta Gazte Bermearen Erregistroan.
Data: Martxoaren 8an. Ordutegia: 12:00etan, El Espazion.
Eta hurrengoak Irun Ekintzak bultzatuak:
11- DESKUBRITU ZURE AHALMEN PROFESIONALA – (4 ordukoa)
Identifika eta komunika itzazu zure ezaugarri nabarmenenak eta zure potentziala lehiakorra eta aldakorra den egungoa bezalako lan merkatuan: definitu zaitez, identifikatu zertan nabarmentzen zaren, zeintzuk diren zure indarguneak eta, horietatik abiatuta, bereiz zaitez eta erabaki zure eskaintza nori “saldu” nahi eta ahal dizozun, zer komunikatu nahi duzun eta zein bide erabiliz.
Data: Otsailaren 29an. Ordutegia: 09:00etan, El Espazion.
12- LANEKO ZEHARKAKO GAITASUNAK ETA GAITASUNEN ARABERAKO CURRICULUMA (4 ordukoa)
Ekin iezaiozu zure zure gaitasun profesional nagusiak eta/edo zeharkakoak aztertzeko eta identifikatzeko prozesuari, eta diseina ezazu zure enplegu-emaileak izan daitezkeenen aurrean zureindarguneak eta zure gaitasunik garrantzitsuenak agerian jarriko dituen curriculum bat.
Data: Martxoaren 2an. Ordutegia: 09:00etan, El Espazion.
13- LINEAKO LAN ELKARRIZKETA (4 ordukoa)
Ekin iezaiozu zure zure gaitasun profesional nagusiak eta/edo zeharkakoak aztertzeko eta identifikatzeko prozesuari, eta diseina ezazu zure enplegu-emaileak izan daitezkeenen aurrean zureindarguneak eta zure gaitasunik garrantzitsuenak agerian jarriko dituen curriculum bat.
Data: Martxoaren 3an. Ordutegia: 09:00etan, El Espazion.
14-BIDEOCURRICULUMA (4 ordukoa)
Ikas ezazu Bideocurriculuma erabiltzen enplegu baterako zure hautagaitza aurkezteko elementu bereizgarri gisa; egokitu zaitez enpresa berriren batzuk langileak hartzeko eta aukeratzeko erabiltzen dituzten metodo berrietara.
Data: Martxoaren 4an. Ordutegia: 09:00etan, El Espazion.
15- LINKEDLN: LANEKO SARE ONENETAKO BAT (4 ordukoa)
Izan zaitez pertsona proaktiboa enplegua bilatzeko garaian: Erabili LINKEDIN jendeak ezagutu zaitzan, sustatzeko, eta sarean zure enplegu-emaileak izan daitezkeenekin harremanetan jartzeko; ikasi informazioa kudeatzen, gomendatzen, eta enpleguarekin loturiko interes taldeak sortzen eta horietan parte hartzen.
Data: Martxoaren 7an. Ordutegia: 09:00etan, El Espazion.
16-TWITTER: INFORMAZIO SAREA ENPLEGU TRESNA GISA (4 ordukoa).
Erabi ezazu twiterra, enplegua bilatzerakoan lan merkatuari begira erakuslehio bezala, eta zure profil profesionala sustatzen, eta enplegu aukera egiazkoak bilatzen eta identifikatzen lagunduko dizun tresna bezala.
Data: Martxoaren 9an. Ordutegia: 09:00etan, El Espazion.
Informazio gehiago: www.elespazio.com edo 943 633 160 telefonoan. Anaka 27, IRUN
- Egutegia
- Logeatu iruzkinak post-eatzeko
- 1084 irakurketak
- Castellano