KIROLGUNE.. prozesu partehartzaile berria

Hiritik at arkitektura sozialeko elkartea, Landetxa auzo elkartea eta Belaskoeneako auzo elkartea lanean dihardugu Irungo udalaren babesean ekimen hau bultzatzen. Anaka, Urdanibiako auzo elkartearekin ere harremanetan gaude. Prozesu partehartzaile bat abian jarri dugu 2014 aurrekontu partehartzaileetatik kanpo geratu zen ekimen bati jarraituz.

Une honetan, Landetxa-Ugalde kirolgunearen inguruan ematen ari den prozesu parte-hartzaileaz berri ematen ari gara. Epea irekia dago, auzotar/irundarren partetik (erabiltzaile/edo erabiltzaile izan zaitezketenak), proposamenak luzatzeko.

Jakin badakigu, auzoan saiatu garenean gauza handi eta txikiak lortu ditugula (semaforoak, zabortegia, eskola berria, e.a.) eta, orain dela momentua Ugalderako nahi ditugun istalazioak definitzeko, ez bakarrik Kateako auzotarrentzat, irungo beste auzo batzuetako herritarrentzat ere oso interesgarria izan daitekeela uste dugu.

Beraz, PROPOSAMEN BILKETA martxoak 4 (ostirala) arte izango da. Hauek dira moduak:
 - 1) Landetxako auzo elkartean iada, sarreran jarrita dauden panelak (Auzo elkarteko sarrera, zure proposamena mapan kokatu eta idatzia utzi)
 - 2)Internet bidez, formulario sinple bat beteaz: http://www.irun.org/micros/ugalde-ventas/home.asp?id_idioma=2
 - 3) LandetxakoA.E., Mariño tabernan, Oiñaurre tabernan, Katea auzoko estankoan eta Elatzeta eskolan eskuragarri dauden papeletak urnetan sartuz.  

Ateratzen diren proposamenak lantzeko 3 TAILER burutuko ditugu ERREPUBLIKAKO ESKOLAN:
 - 1. Martxoak 5ean, 10:30tan  (lehentasunak jarri)
 - 2. Martxoak 10 ean 19:30tan  (proposamenak landu)
 - 3. Martxoak 14ean 19:30tan (eraikuntzak pentsatu)

Etiquetas: