Negozio digitalen garapena

Bidasoa Bizirik.- “Negozio digitalen garapena” ikastaroa egiten ari dira joan den otsailaren 8az geroztik Bidasoa Bizirik-en Enpresa Gune eta Autoenplegu Departamentuan. Irun Ekintzan ekimenak finantzatutako ekimena da, Irungo Enpleguaren eta Garapen Ekonomikoaren aldeko Itunaren baitan.

Arlo digitalean proiektu enpresarialak martxan jartzen dituztenei zuzendutako ikastaroa da. Negozioa ireki aurreko fasean ideia zehatzak dituztenei, edo ireki berriak diren eta kontsolidatu nahi duten enpresei, online salmenta kanal berri bat eduki nahi baldin badute, edo martxan dutena hobetzeko helburua baldin badute.

Gainera, negozio digitaletako proiektuak sortuz eta indartuz ari dira, ikasketaren, praktikaren eta bakarkako eta taldeko praktikaren eta hausnarketaren bidez. Horretarako, klase teorikoak eta laguntza tekniko pertsonalizatua eskaintzen ari dira, parte hartzen duten enpresen posizionamendu digitala hobetzeko asmoz.

Ikastaroaren erdira heldu dira jada. Guztira, 100 orduko taldeko aurrez-aurreko formazioa da, 4 orduko 25 saiotan banatua. Balio anitzeko 80 orduko poltsa bat ere badago, proiektu enpresariala garatzeko bakarkako tutoretzak egitera bideratua.

Aspaldidanik funtzionatzen ari dira proiektuetako batzuk. imaginaran.com da adibideetako bat. Arantxa Sanchezek jarri zuen martxan: “Duela zortzi urte hasi nintzen imaginaran.com blog-arekin, ilustrazioarekin, diseinuarekin eta artisau koadernaketarekin lotutako produktuak saltzen nabilenetik.  Negozio Digitalen Garapenerako ikastaroa primeran datorkit, produktuak sarean saltzen nabilelako jada, denda eduki baino lehenago ere”. Ikastaroan landu dituen arloak azaldu ditu: “Web diseinuan esperientzia dudan arren, badaude web-aren muntaian ezinbestekoak diren aspektu teknikoak, orain arte ezagutzen ez nituenak. Zentzu horretan, ikastaroa oso interesgarria da”.

Duela bi hilabete hasi du Lupe Calvok bere online ibilbidea. Bere proiektuaren berri eman du: “Web guneetako testuak idazten ari naiz, nire bezeroak nabarmendu daitezen, eta konbentzitzeko gaitasuna izan dezaten. Bidasoa Bizirik-ek emandako aukera honi esker, online ikastaroa garatzen ari naiz (lupecalvo.com web gunearen bidez salduko dut). Ekintzaileei eta enpresa txiki eta ertainei zuzendutako ikastaroa izango da, web guneetako testuak idazten ikas dezaten, hitzen bidez ideiak modu eraginkorrean transmititzeko eta konbentzitu ahal izateko”.

Otsailaren 8an hasi zen ikastaroa, eta martxoaren 21ean amaituko da.


Ikastaro gehiago
Ekintzaileei babesa emateko ekimen gehiago garatzen ari dira Bidasoa Bizirik-eko Autoenplegu Departamentuan: Probatu zure negozio ideia, Etika Enpresarialeko eta Gizarte Erantzukizuneko Ikastaroa, Negozioa sustatzeko modu berriak, Fiskalitatea mikro enpresentzat, eta Ideiatik enpresara.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, Bidasoa Bizirik-eko Autoenplegu Departamentuarekin harremanetan jarri beharra dago. Ondorengoak dira bideak: 943 633937 telefono zenbakia, Ideiak Bizirik bloga (http://www.ideiakbizirik.com/inscripcion-a-cursos/?curso=3619), empresas@bidasoa-activa.com helbide elektronikoa edo Mirarietako Ama Birjina kaleko egoitza.

Etiquetas: