Ekainaren 12an GURE ESKU DAGOk gure eskualdea astinduko du

Ohar honen bidez Irungo GURE ESKU DAGOko taldetik 3 kontu aipatu nahi dizkizuegu:

 - Lehena, aipatzea pasaden matxoaren 12an Hondarribia eta Hendaiako espigoietan Kriseiluen ekimena burutu genuela. Bidasoa eskualdean ere erabakitzeko eskubidearen aldeko mugimendua indartsu dago eta jendetza bildu zen 2 espigoietan (1000 pertsona inguru orotara). Haizearen ondorioz kriseiluak aireratzeko arazoak izan bagenituen ere, giro aparte sortu zen bi herrietan. Ideologia eta pentsamendu anitzetako bidasoatar ugarik bat egin genuen alaitasunez gure ametsak aireratzeko ekimen honetan.

 - Bigarrena, bertan parte hartu zuen jende guztiari eskerrak eman nahi dizkiogu. Azaldutako babesak eta atxikimenduak lanean jarraitzeko grina ematen digu. Jakin dezatela guztiak beraiek eta guk, denok, osatzen dugula erabakitzeko eskubidearen aldeko herri mugimendu zabala eta indartsua!

 - Eta hirugarrena, publiko egin nahi dugu gure hurrengo ekitaldi garrantzitsua ekainaren 12an izango dela. Bidasoa eskualdeko herritar guztiei data hau beraien agendetan gorriz markatzeko deialdia egin nahi diegu 3 herriak astinduko dituen ekimen handia prestatzen ari baikara. Datorren hilabetearen hasieran azalduko ditugu burutu nahi dugun ekitaldi garrantzitsu honen xehetasunak.

Etiquetas: