Mondragon Unibertsitatea Zentro Zibikora eramatearen aurka azaldu da Sí se Puede Irun

Sí se Puede Irun udal taldeak Mondragon Unibertsitatea Palmera Monteroko Zentro Zibikora eramatearen aurkako iritzia aurkeztu du. Javier Oyarbide zinegotziak adierazi duenez, "interes politikoak hiritarren benetako beharren gainetik jartzen dira, lurzoru publikoaren erdia Mondragon Unibertsitateari oparitzeak 3.000.000 euro publikoko kostua izango du irundar guztientzat, eta urtero 122.000 euro. Itun eta interes pertsonalak, pertsonen gainetik daude berriz ere".

"Mondragon Unibertsitatea zerga-ordaintzaileen poltsikoaren kargura aberastuko da, denon diruarekin ordaindutako instalazioak ezeren truke erabiliz, eta, beste aldetik. 8.000 euroko matrikula kobratzen dio ikasle bakoitzari", ohartarazi du Oyarbidek.

Zinegotziak bere zalantza adierazi du, izan ere "PSEk 2009an iragarri zuen zentro zibikoak udal Euskaltegia, liburutegia edo erabilera anitzeko aretoa hartuko zituela, baina non geratu dira instalazio horiek, non geratu da 238.000 euroko aurrezkia, eta zer egin da hiritarrentzat garrantzitsuak diren eta Kostorben eskueratik urrun dauden zerbitzuak errazteko konpromisoa, PPk eta EAJk aldarrikatzen zutena. Urrea esan, eta urdea izan".

Mobilizazioak eta informazio-banaketa
Bestalde, Oyarbidek iragarri du "mobilizazioak eta informazio-banaketak egingo direla" Zentro Zibikoari buruz, "beren kortijoan ezkutatuta pentsatzen duen gobernu taldearen beste gezur eta manipulazio baten aurrean baikaude, hiritarrei jakiteko nahiz esateko eskubiderik eman gabe". Sí se Puede Irun taldeak "zerbitzu publikoen hiri baten alde borrokatuko du, pribatizazioetan oinarritutako Irunen aurka; pribatizazio-prozesuak eteten dituen eta galdutako zerbitzuen kalitatea berreskuratzen duen hiriaren alde; hezkuntza publikorako sarbidea bermatzen duen hiriaren alde; kultura-azpiegiturak pribatizatzen ez dituen hiriaren alde; eta, familia-bateragarritasuna ahalbidetzen duen kalitatezko lan publikoa sustatzen duen hiriaren alde".

Etiquetas: