Aste Santuan eskualdera hurbildu diren bisitarien kopuruak gora egin du, iazko datuekin alderatuta

Turismo bulegoetan hartutako bisitariak
3800 bisitari inguru pasa dira Irungo eta Hondarribiko turismo bulegoetatik, Aste Santuko oporretan zehar. 3665 hartu dituzte Hondarribiko Arma Plazako eta Kirol Kaiko bulegoetan, 135, berriz, Irungo Luis Marianokoan.

Joan den urtean hartutako bisitarien kopuruarekin alderatuta, datuak baikorrak dira. 2015ean 3155 pertsona hurbildu ziren turismo bulegoetara. Beraz, %20,00ko hazkundea izan da 2016an, aurreko urtearekiko.

Hondarribian hartutako bisitari gehienak Euskaditik, Kataluniatik, Madrildik, Aragoitik, Nafarroatik, Galiziatik eta Valentziako Erkidegotik iritsi dira. Irunen ere nabarmena da  estatuko beste lekuetatik hurbildutako bisitarien kopurua. Kataluniako, Madrilgo eta Aragoiko bisitariak hartu dituzte Luis Marianon, batez ere.

Bestalde, Lapuriturriko informazio gunean 147 lagun hartu dituzte, joan den urtean baino 13 gehiago.

Datu horiek turismo bulegoetara kontsultaren bat egitera hurbildu diren bisitarien interesa erakusten dute. Hala ere, kontuan hartu behar da online bide ezberdinen bidez, jende askok elkarbanatu dituela Bidasoa eskualdean izandako esperientziak, argazkien edo iruzkinen bidez.

Hoteletako okupazioa
Bidasoa eskualdeko hoteletako okupazioak %88,17a gainditu du jai egunetan. Hondarribian, hoteletako okupazioa %88,14koa izan da. 784 geletatik 691 egon dira beteta. Irunen, hoteletako okupazioa %87,84koa izan da. 2188 geletatik 1922 okupatu dituzte bisitariek. Nekazal turismoari dagokionez, eskualdeko establezimenduak %100eko okupaziotik hurbil ibili dira.

Etiquetas: